Gautegiz Arteaga - Milio bateko aurrekontua onartu berri du Gautegiz Arteagako Udalak, aho batez, 2020rako. Zehazki, 1.000.743,37 eurotakoa izango da, "aurreko aurrekontua baino %7,2 handiagoa eta herria hobetzera bideratuta dago, inbertsio errealekaz, hala nola, bide publikoen zoladura, eskolan eta hilerrian egokitzapen lanak egitea, Tabernazarreko haur parkea hobetzea edota plaza birmoldatzeko proiektua idaztea".

Zehaztu dutenez, "aurrekontuak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren prozesuari jarraipena emotea planteatzen dau, eta herrian kultur eta kirol jarduerak sustatzea azpimarratzen dau. Inbertsioez gain, badira beste hainbat jomuga: herrian udal-zerbitzuak mantentzea eta azpiegiturak hobetzea, "auzotarrei ongizate handiagoa emateko". "Obra txikiak eta asmo handiagoko proiektuak" direla azaldu du Juan Felix Naberan alkateak, "baina guztiak gure herriko bizimodua hobetzera bideratuak".

Aurreikusitako egoki-tze-lanei dagokienez, "besteak beste, Mediku Kon-tsultaren lurzorua hobe-tzea (10.000 euro), Udal Eskola hobetzea (10.000 euro), hilerriko hezurtegia egokitzea (8.000euro) edo Tabernazarreko haur-parkea hobetzea (10.000 euros)" dira egitasmo nagusiak. "Irisgarritasunean inbertitzea be aurreikusi da, bide publikoko zoladuran hobekuntzak eginez, Zelaieta kalean, eta Kanalan trafikoa bare-tzeko jarduketak eginez".

Bestetik, Udalak bizilagunei eskaintzen dien dirulaguntzak mantenduko ditu -kirol eta kultur mailan-, baita dinamizazio soziokulturalari buruzkoak ere, "udalerriko kultur eta kirol elkarteentzako diru-laguntzetarako aurrekontu-partida bat aurreikusi da, 10.000 eurokoa". - I. F.