Ondarroa - Ondarroako Udaleko Turismo Bulegoaren arduradunak "pozik" agertu dira turismoak udalerrian utzitako bisitari kopuruarekin. Iazkoan 5.474 pertsona artatu zituzten udal-zerbitzuan, 2019arekin alderatuta kopuru berdintsua dena.

"Bisitarien jatorriari dagokionez gehienak Euskal Herritik etorri dira, 2.583 guztira. Espainiar estatutik etorritako gehienak madrildarrak eta valentziarrak izan dira, 303 eta 165 bisitari hurrenez hurren". Gainon-tzekoei degokienez, "bisitarien jatorriak Frantzia (483 bisitari), Katalunia (460 bisitari), Alemania (136 bisitari) eta Holanda (63 bisitari) izan dira". Eta. ohikoa den legez, gehienak "abuztuan" hurreratu ziren Ondarroara, 1.585 hain zuzen; "atzetik, uztailean 1.111 bisitari, irailean 741 bisitari eta ekainean 611 bisitari". Itsasoari eta arrantzari estuki lotutako udalerria izanik, horiek izan dira bisitari gehienak erakarri dituztenak. Arrain salmenta zuzenean ikusteraz gain, Ondarroa eta Lekeitio arteko GR-123 ibilbidea dira turismo-erakarle nagusienak.

Inguruan beste turismo ereduak direla eta, Ondarroako Udalak bereari eusteko deialdia luzatu du. "Ondarroa turistikoki hainbeste saldu ez dugun herria da", aitoru zuten, "kanpora begira behintzat, gure ustez garrantzitsuagoa delako turista kopurua baino hauek eskaintzen dizkiegun zerbitzuaren kalitatea eta abegikortasuna". - I. F.