MArkina-Xemein - Lea-Artibaiko udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi programaren laguntzarekin, eskualdean Gababus zerbitzua berriz martxan jartzea erabaki dute. “Beste urte batez inguruko 12 udalerrietako 14 eta 29 urte bitarteko gazteak herri desberdinetako jaietara joan eta jaietatik etxera segurtasunez heldu ahal izatea” du helburu gaur bertan martxan jarriko den zerbi-tzuak, “kotxea alde batera utziz”, Lea-Artibaiko Amankomunazgoko iturriek zehaztu dutenez.

Estrainekoz, aurtengoan Gababusak Muntibarreko jaietarako zerbitzua eskainiko du gaurkoan. Gaueko ordu txikietan -2:00, 4:00 eta 5:30etan, zehazki- arituko da, ohi legez. Eta erabiltzaileek euren tiketak izan beharko dituzte -aldez aurretik Udalek zehaztutako tokietan erositakoa, hiru euroren truke-, bai joan eta baita etorria egiteko.

Erosotasunaz eta segurtasunaz aparte, “honelako garraio bat izateak, eta gazteak elkarrekin mugitzeak, beste onura eta helburu batzuk ere ekartzen ditu berarekin, adibidez, elkar ezagutzea eta elkarrekin harremantzea”, azaldutakoaren arabera. “Eskualdeko gazteek elkar ezagu-tzean, eskualde izaera garatu eta indartzen da, azken finean giza harremanak landu, berau ikuspegi sozialetik oso positiboa delarik”. Datozen bidaiei dagokienez, egutegia ezagutarazten joango da, pixkanaka-pixkanaka.

“Iaz bezala, aurtengoan ere Lea Artibai Amankomunazgoa izango da programa hau koordinatuko duen erakundea”. Tiketak eta informazioa, iazko ediozioetan bezala, “udalerri bakoitzeko ohiko puntuetan egongo dira eskuragarri (udal turismo bulegoetan, udal harrera/erregistroetan, kultur-etxeetan, gazteen informazio guneetan, etab.)”, azalarazi dutenez.

Zerbitzua Gababusaren ordutegiak ere berdin-tsuak izango direla aurreratu dute Lea-Artibaiko Amankomunazgoko ordezkariek. Horrela, 2017 eta 2018 urteetan gertatu zen bezalaxe, “2019an ere, bueltarako ordutegia 3 txandatan banatuko dira: 2:00etan, 4:00etan eta 5:30etan. Gazte kopuru dezente mugitu zen hiru txandetan: 2:00etan 786 gazte; 4:00etan 1.226 gazte eta 5:30etan, azkenik 2.201 gazte”. Izan ere, gaueko jaietarako garraioak jasotako eran-tzun onak motibatu ditu Amankomunazgoko arduradunak zerbitzua mantentzen”. Hala, 2019an, guztira 4.449 desplazamendu egon ziren guztira”, gehienak Ondarroa eta Lekeitioko jaiertara. Eta orotara 20 egunetan egon zen martxan Gababus zerbitzua, “Gizaburuaga eta Munitibarrera izan ezik, eskualdeko udalerri guztietara joan zelarik”. - I. Fradua