Gernika-Lumo - Merkatari-tza ikerketen arabera, abenduaren 21a urteko salmenta eguna garrantzitsuenetarikoa da. Bada, jardunaldia aprobetxatuz, Gernika-Lumoko Udaleko Euskera eta Merkataritza Sailek, Gernikako Merkatar Elkartearen laguntzarekin, kanpaina berezia jarriko dute abian. Nik Gernikan izenburupean, udalerriko saltoki, ostalaritza guneetan eta zerbitzu enpresetan euskeraren presentzia aregoatu nahi dute. Hala, erosketak euskera egiten dituztenek saria eskuratuko dute.

300dik gora saltokik egingo dute bat kanpainarekin. Establezimendu horietan erosketak euskeraz egiten dutenek abenduaren 21ean, bestetik, kanpainaren irudi den telazko poltsa bat jasoko dute, baita iman bat ere, non “Gernika-Lumon erosketak euskeraz” egin daitezkeela nabarmen-tzen den. Ekimenaren gaineko informazioa eman zuten atzokoan Iñigo Magunagoikoetxea zinegotziak, Hitzargune egitasmoaren Estiñe Astorkia euskara dinamizatzaileak eta Borja Escalona Merkataritza Bulegoko arduradunak. Hirurek azaldu zituzten kanpainaren gakoak: “Alde batetik, erosketak herrian egiteak duen garrantzia” adieraztea, ”merkataritza berebizikoa delako herriaren dinamizazioan”. Eta bigarren jomuga “erosketa horiek euskaraz egitea da, erosketa harremanak gure hizkuntzan egiten laguntzea”. Hala, Magunagoikoetxeak “herritarrak animatu” nahi izan ditu. “Abenduaren 21ean izango da, baina beste aukera bat izan dezakete abenduaren 23an, emango ditugun sariak -2.500 iman eta 1.200 poltsa- lehen egunean agortzen ez badira”.

Erosketa egin ostean, “Turismo Bulegoaren ondoan egongo den karpa baten hartu ahal izango da poltsa eta imana”, zehaztu dutenez. Gernika-Lumok, hala ere, azken urteetan merkataritza sektorean euskararen presentzian eragiteko zenbait kanpaina abiatu ditu, besteak beste, Hitzargune delakoa. Kanpaina horretan 208 establezimenduk hartzen dute parte. - I. Fradua