Gernika-Lumo- 2010 urtean jarri zen martxan eta urtero-urtero erabiltzaile gehiago ditu. Gernika-Lumoko Bidenusak 53.526 bidaiari artatu ditu aurten, abuztura arte, iazko tarte berberean baino 800 gehiago Udaleko Zerbi-tzu Sailaren arabera. Gorakada honen zati garrantzitsuena, “% 60a hain zuzen, herriko jaietan jarritako gaueko zerbitzuari esker eman da. Adierazitako gaueko zerbitzu horretan, bidaiariek behar izan zituzten geldialdiak eta behar izan zituzten lekuetan eskatzeko aukera izan zuten”.

Iazkoan 52.727 erabiltzaile izan zituen Bidebusak abuztura arte, eta aurtengoan 800 berri lortu ditu. “Gernika-Lumoko erdigunea herriko hegaletako auzoekin konektatzen duen zerbitzu honen erabilerarik handiena urtarrilean (8.424), maiatzean (8.448) eta ekainean (8.063) gertatzen da. 2010ean martxan jarritako hiri-autobusak hasiera hartatik hona 406.704 erabiltzaile izan ditu guztira”, Udaleko iturriek zehaztu dutenez. Hiri-garraioak, joan eta etorriko bidaia biribilak gauzatzen ditu, 08:10etik 13:30era eta 16:45etik 19:30era, astelehenetik larunbatera.

“Hala ere, arratsaldez irteera Seber Altubetik egiten du eta hurrengo hiru bidaien irteera Lorategietatik gauzatzen da. Guztira, 25 geltoki dauzka goizez eta hiru gutxiago arratsaldekoan”. Bidebusak 22 bidaiari eramateko kapazitatea du, “gainera, elbarrituek eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonek erabil ahal izateko, albo baterako inklinazio-sistema eta jasogailu elektrikoa ere badauzka”. - I. F.