LAN eskerga egin dute, baina egindako esfor-tzuak bere uzta eman du. Orain dela hiru urteko ibilbideari jarraiki, Gernika-Lumoko Allende Salazar ikastetxe publikoak badu bere ortu propioa. Berotegi ortua, sei metrotako zabalera eta beste 21 metrotako luzeera duena. Eskolak “jantokiaren eredua erabat aldatu eta bertakoa, jasangarria eta sostengarria den eredu baten alde” egin zuen 2016an, baina pausu berria eman du. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute ortuko lana, hezkuntza zentroko gelei beste berri bat gehituz.

Allende Salazar ikastetxeko Guraso Elkarteak paper erabakiorra izan du berotegi ortua sortzerakoan. Azaldu duten moduan, “eskola eta gurasoen indarra jaso eta urte hauetan eredu berri hau martxan jartzeko lan eskerga egin eta gero, zorionekoa da esatea: gure jantoki jasangarri eta ekologiko eredua errotuta, barneraturik dagoela”. jada hasiak dira neska-mutilak lanean, uzta noiz irtengo zain. “Elikadura alorrean beste pauso berri batzuk eman” dutela zehaztu dute Guraso Elkartetik. Izan ere “6x21 metrotako berotegi-ortuaren sorkuntza eta eskolaren kurrikulumenan elikadura burujabetzaren edukiak txertatzea” lortuko dute.

Berotegia eraikitzea ez da egun bateko lana izan, baizik eta parte-hartze nabaria izan du, eskola-komunitatearen elkarbizitzan ere eragina izan duelarik. “Nabarmen-tzekoa da 60 bat guraso, ume eta irakaslek auzolanean eraiki dugula berotegia. Orain umeen txanda izaten ari” direla gaineratu dute Gernika-Lumoko ikastetxetik, txikienak izango direlako ortua zaintzeaz arduratuko direnak. Eta “egunero, adin ezberdinetako umeek ortua aurrera eramaten ari dira”, azaldu dute. Hala ere, berau ez da Allende Salazar eskola publikoak ingruko denboraldiko produktu ekologiko, osasungarri eta jasangarrien alde egin duena lehen ekimena, Busturialdeko lehen sekotorean eragin nabarmena era baduena.

Jantokia, eredugarri Aipagarria da 2016-2017 ikasturtetik aurrera, ikastetxe gernikarrak jantoki eredu berritzailea martxan jarri izana, ahal den heinean eskualdeko produktuekin hornitutako platerrak gaztetxoenei mahai gainean jarriz. Eta ordutik gaur egunera arte, 600dik gora neska-mutilek jaten dute bertan, katering zerbi-tzua alde batera utzita. Ordutik gaur egunera emaitza positiboak izan ditu proiektuak, eta Allende Salazar eredu bilakatu da beste ikastetxe batzuentzako, Markina-Xemeingo Bekobentarekin batera. Hortik sortua da Gure Platera, Gure Aukera izenburupeko proiektua, besteak beste.