DENA aldatu du koronabirusaren pandemiak, bai Busturialdea eta Lea-Artibain eta baita mundu mailan ere. Gizarte larrialdia, ekonomiaren gainbehera, egunerokotasuna moldatu beharra, kulturaren itxialdia, etorkizunarekiko beldurra... hainbat egoera berriri egin behar izan diete aurre eskualde biek. Baina bada zerbait berdin mantendu dena: hainbat elkartek erakutsi duten eskuzabaltasuna, martxoa baino arinago ere ikugai zena. Bada, DEIA egunkariak zazpi elkarteren lana txalotu nahi izan du, XIII Laboral Kutxa DEIA Hemendik sarien bitartez. Ekitaldia Markina-Xemeingo Esperantza aretoan eginda, Lekitto Musika Banda, Photoka Elkartea, Urdaibai Dantza Taldea Batera Gara ekimena, Gernika-Lumoko Gurutze Gorria, Kate Sarea eta Markina-Xemeingo Elikagaien bankuak egindako lanaren ordaina jaso zuten, merezimendu osoz egin zitzaielarik gorazarrea.

"Eskualdeek egoerari aurre egingo diotela", azaldu zuen Markina-Xemeingo alkate Luis Egurrolak. Dudarik ez du Egurrolak Lea-Artibai eta Busturialdea bere horretara bueltatuko direla, zailtasunak zailtasun. "Baina horretarako denok egin behar dugu lan, orain arte egin izan dugun moduan". Horrexegatik, "saria jaso dutenen ispilura begira-tzea" aholkatu zuen, "elkarte hauek erakutsi duten adibidea" baliagarri zain litekeelako. Esperantzan egindako sari emate ekitaldia berezia izan zen oso, koronabirusaren pandemiak ezarritako osasun eta segurtasun neurri guztiak betetze aldera publiko gutxiago izatea ekarri zuelako. Baina ez zuen hunkiberatasunik falta izan.

"Auzolanaren eredu", Kike Santaren DEIAko zuzendariordeak azaldu zuenez, egunkariko erduradunak ongi etorria egin zien sarituei. "DEIAK zuen lana eskertu nahi du, eskualde bietan egiten duzuen ekarpenari aipamena egin, bai lehendik azaldutakoagatik eta bai gaur egun egoiten duzuen ekarpenagatik. Garai gatzak dira pasa ditugunak, eta baita gaur egunekoak ere, baina aurrera egingo dugu". Eta, hala, Santarenen hitzen ostean, ekin zitzaion sari emateei. Banan banan eta aipamena eskertuz, Lekitto Musika Banda, Photoka Elkartea, Urdaibai Dantza Taldea, Batera Gara ekimena, Gernika-Lumoko Gurutze Gorria, Kate Sarea eta Markina-Xemeingo Elikagaien bankuko arduradunen tartea izan zen.

Lekeitiar musika bandak, nahiz eta pandemia egoeran jardun behar, musikari bakoitza bere etxeko bakardadean, bere aktibitatea mantendu eta berau sare sozialetan erakusteagatik. Photokak ere bere ekarpena egin zuen Gernika-Lumon: erakusketa kalean. Dantza egiten duen herria inoiz ez da hilko dio esaldi famatu batek, eta forutar dantza taldeak hala egin du azken hilabeteetan. Batera Garak ezin izan du jardunaldi berezi bat egin, baina hala ere bere elkartasun lana mantendu du. Zer esan Gernika-Lumoko Gurutze Gorriari buruz... egoerarik zailenetan bizilagunen sostengu izan da. Baita Kate Sarea, baina bermeotarren kasuan, eguneroko lanari ekinez. Eta Markina-Xemeinen berebiziko lana egin du elikagaien bankuak, beharrizana dutenei laguntza eskainiz. Eskualdeetako elkartasunaren adierazgarri, elkarteek izan duten eskuzabaltasunari saria ematea zen helburua.