BARAKALDO. Barakaldok Bazen Behin ekimenaren edizio berri bat jasoko du. Orain arte izandako ediziorik bereziena izango da, koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, telematikoki egingo baita.

Horrela, Bazen Behin ekimenaren saioek aurten ez dituzte liburutegiak erabiliko herritarrak biltzeko. Horren ordez, Ayuntamiento de Barakaldo. Barakaldoko Udala-Youtube kanalaren bidez, familiek etxeetan ikusi eta gozatu ahal izango dituzte ipuinak. Programaren hamalau saioetako lehena urriaren 5ean egongo da ikusgarri, eta hainbat ipuin zintzilikatuko dira abenduaren 14ra arte.

"Pandemia garaian gaude, eta beste era batera lan egin behar dugu. Argi daukagu kulturaren alde egiten jarraitu behar dugula, eta horregatik ari gara lanean familiei gehien gustatzen zaizkien programak eraldatzen, ekimen guztiek bete ditzaten osasun-agintariek ezartzen dizkiguten prebentzio-neurriak", adierazi du Nerea Canterok.

Bazen Behin aldatu berriak ipuin-kontalarien 13 saio ditu, eta familiek ipuin bakoitza hiru egun osotan ikusi ahal izango dituzte. Lehenengoa, Saioa Aizpuruaren Itsasoak Ekarritajo Kontuak izenekoa, urriaren 5etik 7ra bitartean egongo da erabilgarri.

Bigarren saioa, Lur Usabiagaren Ipuin Hegalariak izenekoa, urriaren 8tik 10era bitartean egongo da erabilgarri. Urriaren 13tik 15era bitartean, Izaskun Mujikaren Ipuinen haria izenekoa egongo da gozatzeko moduan. Urriaren 19tik 21era, Sorgina Pirulinaren Beldurraren Amuak, harrapatuko zaitu mamuak? izeneko ipuina zintzilikatuko da. Urriaren 22tik 24ra, Amaia Puinen Sagu Kontuak ipuina egongo da, eta urriaren 27tik 29ra, Eneritz Artetxeren Ahotsa izenekoa.

Azaroan, Bazen Behin hilaren 2an hasiko da Ana Apikaren Liburuz liburu ipuinarekin. Azaroaren 5etik 7ra, Maite Frankoren Zorte Txarreko Itsoak ipuina egongo da ikusgai. Azaroaren 10etik 12ra, Luoe Lekuonaren Plisti-Plasta itsasoko abenturak historiarekin gozatu ahal izango da. Azaroaren 16tik 18ra, Iraitz Lizarragaren Ipuinez blai, blai ala bai izeneko ipuina. Azaroaren 19tik 21era, Lur Kortaren Ipuinetan denak berdinak gara!. Azaroaren 24tik 26ra, Ixabel Agirresaroberen Jose Moxe kitarraren etxean kontatukoak.

Azken saioa abenduan izango da, 14tik 16ra bitartean, Ane Gebararen Liburutegiko sekretuak izeneko ipuina.

Saio guztiak ikusi ahal izango dira Barakaldoko Udala Bazen Behin / Ayuntamiento Barakaldo Bazen Behin Youtube udal-kanalean, eta dagoeneko badago lehen saioaren hasiera eta Bazen Behin aktibatzeko falta diren egunak adierazten duen ohar bat.