BARAKALDO. Koronabirusari ahalik eta modu eraginkorrenean aurre egiteko, Barakaldoko Udalak Tellaetxe parekean eta Argalario inguruan dauden barbakoak zigilatu egin ditu. Honen helburua inguru horietan jende ugari ez pilatzea eta, horrela, kutsadurak ekiditzea da.

"Eguraldi ona iristearekin batera, asko dira Barakaldoko eta inguruko beste udalerri batzuetako herritarrak asteburuan aisialdirako gune horretara hurbiltzen direnak. Horregatik, nahiz eta konfinamendua arintzeko 2. fasean jasotako malgutasun neurriek aukera ematen duten bilerak taldean egiteko, bilera horiek aldi baterako ixtea erabaki da, birusaren hedapena erraztuko duten pilaketak saihesteko", azaldu du Barakaldoko Udaleko Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotzi Angel Madrazok.

Halaber, Angel Madrazok gogorarazi du ezin dela barbakoa eramangarririk edo desmuntagarririk erabili udalerriko aisialdi-guneetan.

Une honetan, pandemiaren bilakaera ona da, baina Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko zinegotziak ohartarazi du ezin direla alde batera utzi pertsonen arteko bi metroko distantzia soziala eta babes-maskara erabiltzea, distantzia horri eutsi ezin zaionean. "Une honetara iristeko herritarrek egin dituzten ahaleginak ez dago zapuzterik birus-agerraldi berriek eragin dezaketen kutsatzeak prebenitzeko neurriak lasaitzeagatik ", adierazi du.

Alde horretatik, asteburuan aisialdi-gune horretaz gozatzera joaten direnek zorrotz bete beharko dituzte jendea urruntzeko neurriak bai eta gehienez bil daitekeen 15 laguneko kopurua ere .

ZAINTZA DISPOSITIBOA

Herritarren Segurtasun eta Babes Zibileko Arloak zaintza dispositibo bat ezarri du, astebururako. Udaltzaingoaren presentzia eremu horietan areagotzean datzan dispositibo hori mantendu egingo da udal ekipamendu horien erabilera askea ahalbidetuko duten konfinamendua arintzeko fase berrietara iritsi arte. "Agenteek modu pedagogikoan emango dute bete beharreko neurrien berri. Hala ere, udaltzainen aginduak betetzen ez dituzten jokabideak behin eta berriz ikusten badira, zigorra ezarriko da, orain arte egin den bezala ", azpimarratu du Angel Madrazok.