Getxoko Eskuz Esku abesbatzak taldearen 20. urteurrena ospatuko du laster 'Juntas somos Broadway' musikalarekin. Azaroaren 5ean eta 6an izango da, Muxikeabarrin.

Lilura haur koralak eta Biotz Alai ahots baxuen abesbatzak lagunduta, Broadwayko musikal klasikoen abesti ezagunenetako batzuk interpretatuko ditu. Ikuskizuna iaz Kultur Etxeak abiarazitako Programazio Artistikoaren deialdiaren barruan hautatuta izan zen. Emanaldia 19: 00etan hasiko da eta sarrerak ohiko saltokietan eros daitezke.

Musikal honekin, Eskuz Esku taldeak generoan zeharreko bidaia proposatzen dio publikoari, amerikar estilo garbian antzeztuko diren abesti oso ezagunekin. Bi ordutan zehar, ikuskizun ospetsuenetariko batzuen abestiak interpretatuko dituzte. Hori guztia eskaintzeko, Miren de Miguelen zuzendaritza artisttikoa, Mariasun Yansuasen zuzendaritza musikala, Denis Martínez Roqueren koreografiak eta Esther Zarragaren ekoizpen diseinua bildu dira lan horretan.

Gaur bertan egin den “Juntas somos Broadway”ren izandako aurkezpenean Amaia Agirrek, Getxoko alkateak honako hau nabarmendu du: “Udalarentzat oso pozgarria da honelako proiektuak gauzatu ahal izatea, Getxon dugun talentu artistikoa agerian uzten dutenak eta, gainera, belaunaldien arteko izaera dutenak”.

Bestalde, Esther Zarragak, Eskuz Esku abesbatzako presidenteak adierazi duenez, “hasiera batean kontzertu gisa planteatzen genuena handituz joan zen, 120 abeslari eszenaratuko dituen antzerki-musikariaren ekoizpen handi bihurtu arte”. Parte hartuko duten hiru taldeek Cats, Mamma mia, Les misérables, Oliver edo Operako mamua ikuskizunetako abesti ezagunak interpretatuko dituzte, besteak beste.

Gainera, programari gehitu zaio Mariasun Yanguas Eskuz Esku eta Lilura abesbatzetako zuzendariaren argitaratu gabeko lan bat. Zuzendariak berak azaldu bezala, “Emakumeak aho batez” izeneko pieza, Jone Uriaren hitzak dituena, “emakumeen bizipenei eskainitako konposizio musikal eta poetikoa da”. Hiru emakumezko ahots eta pianorako formatuarekin, pieza honekin “euskal musikaren aberastasuna erakutsi nahi izan da”.

Juan Ignacio Roscalesek, Biotz Alai abesbatzako presidenteak, eskertu egin du ikuskizun honetan parte hartzeko gonbidapena. Bere hitzetan, Getxoko ahots baxuen abesbatza enblematikoa “nahiko tradizionala da, historia eta ibilbide musikal handikoa”, eta, horregatik, “oso erronka polita izan da Getxoko hiru abesbatza elkartu ahal izana hain berezia den proiektu bat egiteko”.

Pandemia baino lehen abian jarri zen ikuskizuna, eta saiakuntzak egiteko hainbat zailtasun izan ondoren, “Juntas somos Broadway” kultura-proiektuaren forma hartu duen errealitate bilakatu da. Horrela, ikuskizuna izateaz gain, bertan parte hartzen duten pertsonentzako ikaskuntza-esperientzia ere bada, eta hura sortzean ikaskuntza-metodologia aktiboak jarri dira abian, ingurune hurbilenarekiko harremanak indartzeko. Horregatik, hain zuzen ere, Lilura eta Biotz Alai izan ditu partaide, getxotarren hiru belaunaldi bilduz.

PROGRAMAZIO ARTISTIKOA

“Juntas somos Broadway” iaz Kultura Etxeak abiarazitako Programazio Artistikoaren deialdira aurkeztu ziren 33 proiektuen artean hautatu zen, Getxo Ekinez planaren barruan, krisiak hainbat sektoretan, besteak beste kulturan, eragindako osasun-ondorioak arintzeko. Deialdi horren bidez, aurten diziplina askotako 12 lan artistiko jarri dira abian, tokiko konpainia eta kolektiboek bultzatuak, eta 90.000 euroko diru-laguntza jaso dute. Duela gutxi, programa honen bigarren edizioa jarri da abian, eta azaroaren 15era arte proiektuak aurkezteko aukera egongo da.