BILBO. “Wanted” programak hamargarren urteurrena ospatuko du datorren larunbatean. Hitzordua Muxikebarriko Arrigunaga aretoan izango da, arratsaldeko 18:00etan. Wanted programaren helburua finantzaketa, aholkularitza tekniko, orientazio eta abarren faltagatik errealitate bihurtzeko zailtasunak dituzten gazteek garatutako proiektuak abian jartzeko laguntzea da.

Edizio bakoitzeko irabazleek prozesuan zehar izandako esperientzia kontatuko dute, baita gaur egun zein egoeratan dauden ere. Gainera, bertaratzen diren pertsona guztien artean networking giroa sortuko dute, euren esperientziak partekatu ditzaten. Eguna amaitzeko, dantza bertikala, DJ Koala eta Sound System arituko dira.

Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak adierazi Zuenez, “Wanted 2009an sortu zen Gazteriaren arloko tokiko politikaren esparruan, Getxoko gazteen ekimenak sustatzeko programa gisa. Programaren helburu nagusia izan zen, eta izaten jarraitzen du, gazteei laguntza ematea, denboraldi batez buruan izan dituzten baina, beharrezko baliabideak ez izateagatik, inoiz burutzen saiatu ez diren proiektuak abian jartzeko” eta gaineratu du “gure ustez, Wanted komunitateari forma emateko unea iritsi da, gure herria aberasten duen bitartean gazteriarentzako aukerak sortzen lagunduko duten ekimenak dituen profesionalen eta gazteen sarea”.

Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak, bere aldetik, honako hau nabarmendu zuen: “Hori guztia kontuan hartuta, erraza izan da Udaleko bi arlo, Gazteria eta Ekonomia Sustapena, bat etortzea Wantedek bere potentziala handituko zuela esatean, baldin eta ahalmen hori bi arloetatik bultzatuko balitz. Are gehiago, krisi ekonomikoan sakontzean, Wanteden aurkeztutako proiektuen kopurua gero eta handiagoa dela ikusi da, zuzenean sustatzaileentzat irteera profesional bihurtzeko nahiaz. Hori dela eta, 2013tik aurrera, bi arlo horiek batera finantzatzen eta aberasten ari dira programa, bi politika publiko horiek, gazte-politikak eta enplegu-politikak, beren ikuspegi osagarriak elkartuz”.

Itxaso Frau Terradillos Wantedek saritutako emakume ekintzaileetako batek esan zuen “Wantedek nire proiektuei forma emateko aukera eman zidan eta horren erakusgarri da Ana Angulo nire lankidearekin batera Katz estudio ekoiztetxea sortu izana, non gure jarduera profesionala garatzen ari garen. Horrez gain, kezka pertsonalagoei ere erantzun ahal izan diet, hala nola Getxoexpress lehiaketari, 2019an laugarren edizioa egin baitzuen”. Honako hau gehitu du: “Hain zuzen ere, Katz Estudio ekoiztetxea, Wanteden laguntzaz sortua, hilaren 25eko ekitaldiaren idazkaritza tekniko gisa kontratatua izan da, beraz, nolabait zirkulua ixten da”.

Wanted

Wanted Getxoko Udalak 2009ean abian jarritako programa bat da, finantzaketa, aholkularitza tekniko, orientazio eta abarren faltagatik errealitate bihurtzeko zailtasunak dituzten gazteek garatutako proiektuak abian jartzen laguntzeko.

Udalak, Gazteria alorretik, Sustapen Ekonomikoarekin lankidetzan, 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazte getxotarren proiektuak bilatzen ditu, udalerriko bizitza soziala, ekonomikoa eta/edo kulturala aberasten laguntzeko. Enpresa sortzeko proiektuak, profesionalizazio-proiektuak, hala nola antzerki-lanak sortzea, performanceak, film laburrak egitea, erakusketak, lehiaketak antolatzea, udalerriarentzat interes orokorrekoak diren webguneak, blogak eta abar egitea, hezkuntza-aisialdiko jarduerak, hala nola ikastaroak edo tailerrak, gizarte-intereseko gaiei buruzko sentsibilizazio-proiektuak, euskararen erabilera sustatzeko proiektuak edo dibulgazio-proiektuak, hala nola gai interesgarriei buruzko hitzaldiak, etab.

Wanted programak laguntza ematen die aukeratutako proiektuei, martxan jar daitezen. Horien artean 10.000€ arteko finantzaketa dago, eta aukera ematen du proiektuak kontratatzeko, aholkularitza profesionaleko zerbitzuak emateko, proiektuak eskatzen dituen gaiei buruzko prestakuntza espezifikoa emateko, laguntza-zerbitzua emateko, eta, azken batean, interesgarritzat jotzen diren baliabide eta zerbitzu guztiak kontratatzeko, proiektuek beren helburuak lor ditzaten.