AMOREBIETA-ETXANO. Amaitutzat eman ditu dagoeneko Amorebieta-Etxanoko Udalak Amorebieta IV frontoia eraberritzeko lanak. Obra horiekin, Udalak aurrera darrai, pixkanaka-pixkanaka, udalerriko kirol-jarduetarako eta kultura-ekitaldi askotarako erabiltzen diren instalazioak egokitzeko prozesuan. Fontoiaren egoera oso txarra ez zen arren, instalazioak berrikuntza sakona eskatzen zuen dagoeneko.

Azken erreforma garrantzitsua egin zenetik ia 20 urte igaro ondoren, frontoiko zenbait gunetako pinturaren egoerak, nahiz eta aurrez zuzenketa batzuk egin, esku-hartze integrala eskatzen zuen. Hori dela eta, proiektatutako jarduketen ardatza frontoia osorik pintatzea eta barrubigun guztiak berritzea izan da.

Kolore urdinak udalerriarentzat duen sinbolismoaz eta esanahiaz jabeturik, kolore berezi hau kolore beltzarekin fusionatu nahi izan da, pilotaren munduko gaur egungo joera kromatikoekin bat etorriz eta partiduen telebista bidezko emankizunei keinu argia eginez, kolore horrek nabarmen hobetzen baitu emandako irudien kalitatea.

HOBEKUNTZAK ZELAIETA ZENTROAN

Zelaieta zentroan kokatutako Amorebieta IV frontoiaren hobekuntza, eraikinaren hainbat puntutan egiten ari diren eta oraindik martxan dauden eraberritze eta egokitze lanen barruan kokatzen da.

Esku-hartze hauek hainbat fasetan banatzen ari dira, hobekuntzak gauzatzeko lehentasun-irizpideen arabera. Lehenengo faseetan, frontoiaren estalkia eta 2. solairuko bulegoak eta lokalak egokituko dira. Patioko argizuloetan ere jardungo da, baita liburutegiko fatxada batean ere.