Tokiko ekonomia sustatzeko

Abenduaren 15ean amaituko da Amorebonoen kanpaina

02.12.2020 | 12:41

AMOREBIETA-ETXANO. Koronabirusaren krisiak eragindako kalte ekonomikoak gutxitzeko asmoz, Amorebieta-Etxanoko Udalak Amorebonoak jarri zituen salgai. Bada, abenduaren 15ean amaitu egingo da herrian erostea sustatzea helburu duen kanpaina. Udalak 285.000 euroko inbertsioa egin du.

Herriko establezimenduetan salmentak dinamizatzen jarraitzeko asmoz, gaur arte, salgai jarri ziren 57.000 Amorebonoetatik, Udalak 42.228 saldu ditu, beraz, 14.772 besterik ez daude eskuragarri. Narmentzekoa da Amorebonoek orain arte sortutako eragin ekonomikoa, 844.560 € guztira.

Amorebono 2020 kanpainarekin, Amorebieta-Etxanoko Udalak udalerriko sare ekonomikoa babesteko konpromisoa erakusten du berriro ere. Neurria merkataritzari, ostalaritzari eta lehen sektoreari zuzenduta dago, baita parte hartu nahi duten Amorebieta-Etxanoko negozio guztiei ere. Betiere, plantillak ezin du 25 langile baino gehiago izan.

Abenduaren 15era arte, nahi duten 16 urtetik gorako pertsona guztiek 20 euroko bonuak erosi ahal izango dituzte. Kontsumitzaileek 15 euro ordainduko dituzte bonu bakoitzeko eta gainerako 5 euroak Amorebieta-Etxanoko Udalak jarriko ditu. Bi bonu mota bereizten dira: bat berdea lehen sektorerako eta bestea urdina merkataritzarako, ostalaritzarako eta gainerako negozioetarako. Pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erosi ahal izango ditu lehen sektoreko ekoizleentzat eta 10 bonu gehienez, merkataritza, ostalaritza eta gainerako negozioetarako bonuen kasuan.

Interesatuek Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eskuratu ahal izango dituzte bonoak, 07: 30etik 15: 00etara, aldez aurretik hitzordua eskatuta (010 edo 946 300 002 telefonoetara deituz, udalaren webgunea edo udaletxean eta Zelaietan dauden herritarren kutxazainak erabiliz).