ERMUA. Bi hilabete baino gehiago pasatu dira Zaldibarko zabortegia mendian behera erori zenetik, oraindik bertan lurperatuta jarraitzen duten Joaquín Beltran eta Alberto Sololuze harrapatuz. Orain, auzia Durangoko Lehen Auzialdiko Epaitegian dago, eta Ermuko Udala 'Verter Recycling 2002' enpresaren aurka akusazio partikular gisa aurkeztuko dela ezaguarazi du, ustezko ingurumen-delituagatik. Ermuko Udalaren defentsa BSK Legal & Fiscal bulego gipuzkoarrak eramango du aurrera du.

Juan Carlos Abascal alkateak, hainbat agerralditan, hala nola otsailean urteko aurrekontuak onartu zituen osoko bilkuran edo apirileko azken batzorde informatiboan, "barkamena eskatu izan dio 'Acies' bulegoari asmo-aldaketa honengatik". Alkatearen esanetan "Zalantzarik gabe, Acies aukera ona da profesional bikainak direlako, edozelako profesionaltasuna zalantzetatik libre dagoena, izan duen ibilbide eta emaitza profesionalengatik. Ez dut ezagutzen prestigioagatik eta prurito pertsonalagatik enkargatzen zaizkion kasuak irabazteko lan egiten ez duen abokaturik. Guztiek ideia anitz eta interes oso ezberdineko pertsonak defendatu izaten dituzte" gaineratu zuen.

BSK Legal & Fiscal Donostiako bulego bat da, 90eko hamarkadaren hasieran sortua eta gaur egun zuzenbideko 60 profesional baino gehiago dituen diziplina anitzeko bulegoa. Ezarpen indartsua du gure Euskal Autonomia Erkidegoan, eta baita Nafarroan ere. Hazteko eta hedatzeko gakoak haien zerbitzuen kalitatea eta bezeroarekiko hurbiltasuna dira.

Hasieratik, nazioarteko proiektuetan lagundu diete bezeroei. 2010ean, Globalaw bulegoen nazioarteko sarean sartu ziren. Sare horrek 100 herrialdetan baino gehiagotan du presentzia, eta 4.500 abokatu baino biltzen ditu barne.