ERMUA. Ermuko Udalak ingelesez mintzatzeko talde berri bat sortzeko prozesua abiarazi du. Helburu nagusia da ekimen honetan parte hartu nahi duten herritarrek euren mintzapraktika hobetzea. Horretarako, zabalik dago jada izena emateko epea.

Ekimen, honen helburua hizkuntza bat giro lasaian praktikatzeko aukera eskaintzea da. Helburua ez da gramatika edo ezagutzaren teoria sakontzea, baizik mintzamenean aurrera egitea, ahozkoa praktikatzea eta hitz egiteari nahiz beste hizkuntza batean ideiak azaltzeari izan ohi dugun beldurra soinetik astintzea baizik. Talde parte hartu ahal izateko ezagutza maila eskatzen da, hain zuzen ere gutxienez B2 ziurtatua izatea edo hortik gorakoa.

Ekintza doakoa da eta ama hizkuntza ingelesa duen irakasle batek dinamizatuko du. Ordu eta erdiko iraupena izango duten zortzi saio egingo dira, ostiraletan, 18:30etik 20:00etara bitarteko ordutegian, Lobiano Kultur Gunean. Aurreikusitako datak ondorengoak dira: martxoaren 13an eta 27an, apirilaren 3an eata 24an eta maiatzeren 8an, 15ean, 22an eta 29an.

Inskripzioa Liburutegian bertan egin daiteke, telefonoz deituta edo bertako biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora idatzita. Bi aukeratan eman beharreko datuak ondorengoak dira: izen-abizenak, zerbitzuko bazkide txartelaren eta norbere telefonoare zenbakia, helbide elektronikoa eta ezagutza maila.

Jarduera honek jarraipena ematen dio aurreko ikasturteetan egindakoari, eta Udal Liburutegian hizkuntzak ikasteko dauden materialen atala osatzen du; izan ere, azken urteotan inbertsio handia egin baita, ikus-entzunezko metodoak, hiztegiak eta formatuak eskuratuz. Horrela, autoikaskuntzako material mota horien eskari gero eta handiagoari erantzuten zaio.