ERMUA. Asteartero bezala, Ermua Antzokiak aste honetarako zinema-eskaintza azaleratu du. Saioak ostegunean hasiko dira May el-Toukhyk zuzendutako 'Reina de corazones' filmaren proiekzioarekin.

Iaz estreinatutako drama da, 127 minutu irauten duena eta Annieren istorioa kontatzen duena; estilo modernistako etxe batean bizi den abokatu arrakastatsua, bere bi alabekin eta Peter senarrarekin, fisikari ospetsua. Peterren aurretiko harreman bateko semea Gustav agertu izanak, hankaz gora jartzen du Annieren bizitzan nagusi den harmonia. Publikoaren Saria jaso zuen Sundance 2019. jaialdian. Ostegunean eskainiko dugu, 20:30etik aurrera, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin.

Renée Zellwegek antzezten duen ‘Judy’ drama biografikoaren estreinaldiarekin iritsiko zaigu larunbatean zinema komertzialaren lehen proposamena. Rupert Gooldek zuzendutako film britainiarra da, Judy Garlanden figura jorratzen duen ia bi ordu irauten duena. Laburpenak azaltzen duenez, 'El mago de Oz' estreinatu eta hogeita hamar urtera, 1968ko neguan, iritsi zen Judy Garland Londresera, kontzertu sorta bat ematera. Sarrerak egun gutxi barru agortzen dira, bere ahotsa eta indarra murriztuta dauden arren. Judy eszenatokira igotzeko prestatzen ari den bitartean, Hollywoodeko gaztaroan atsekabetu zuten mamuak itzuliko dira. 47 urterekin, abeslariak segurtasun falta nabari du beste behin eta familiarekin etxera itzuli nahi du, oreka berreskuratzeko. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria jaso du. Larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean ikusi ahal izango dugu.

Bigarren aukera Dani de la Orden zuzendariaren ‘Hasta que la boda nos separe' ekoizpen nazionala izango da. Komedia erromantikoa da, 118 minututan garatzen dena eta aurtengoa. Aktoreen artean aurpegi ezagunak izango ditugu, tarteko, Belen Cuesta, Alex Garcia, Silvia Alonso, Adrian Lastra, Salva Reina, Leo Harlem, Antonio Resines, Malena Alterio, Jordi Sanchez eta Ernesto Sevilla baitaude. Laburpenak jasotzen duenez, Marina ezkontzak antolatuz bizitza irabazten den hogeita hamar urteko neska bat da. Bere bezeroek ez bezala, neskak loturarik eta konpromisorik gabeko bizitzaz gozatzen du, gau batean Charles ezagutzen duen arte, beste affaire bat berarentzat eta ahulune une bat mutikorentzat. Mutilak neska laguna du; Alexia izenekoa eta Marinaren gaztaroko laguna dena. Alexiak Carlosen gauzen artean Marinaren bisita txartela deskubritzen duenean, ezkontza proposamen gisa interpretatzen du, eta berehala baietz esaten du. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean proiektatuko dugu.

Astebururako azken proposamena igandeko haur eta gazte saioko ‘Sonic, la película' da. Fantasia eta abenturazko komedia estatubatuarra da, aurten estreinaturikoa. Sonic, Sega bideojoko sail ospetsuan oinarritutako triku urdina, abenturak eta zoritxarrak biziko ditu Tom Wachowski bere giza lagun eta polizia ezagutzen duenean. Sonicek eta Tomek indarrak batuko dituzte Robotnik mundua mendean hartu nahi duen doktore maltzurraren planak geldiarazteko. Igande arratseko 5etan ikusi ahal izango dugu.