Zaldibar - Herriko enpresei zuzendua, Zaldibarko Udalak energia berriztagarriei buruzko lan-jardunaldia antolatu du martxoaren 11rako. Bertan energia hauen instalazioei buruzko informazioa helaraziko da, kon-tsumoa, aurrezteak eta eraginkortasun energetikoa eta onurak aipatuko dira. Era berean, horretarako dauden diru-laguntzen berri emango da, baita horiek non eta nola eskatu ere.

Udalerriko alkateak, Jose Luis Maizteguik, energia berriztagarrien garrantzia azpimarratu nahi du jardunaldi honekin. “Gaur egun berebiziko garran-tzia du energia mota hau enpresetan ahal den neurrian kon-tzientziatzeak eta ezartzeak. Horregatik, beharrezkoa den informazioa helarazi nahi dugu udaletik, eta herritarren artean kontzientziazioa bultzatu “.

Zaldibarko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin, Esetek Energia Ingeniaritzako enpresarekin eta Airis Solar enpresarekin elkarlanean antolatutako jaurdunaldia izango da biharkoa.

Udalak adierazi duenez, parte hartzeko interesa duten enpresek zaldibar@zaldibar.eus helbidera idatzi edo 94 68 27 016 telefonora deitu bejarko dute. Jardunaldia bihar izango da, 10.00etatik 12.00etara Udaletxean.