ERMUA. Hurrengo ostegunean, otsailak 27, Ermuko Izarra Centrek Udalak antolatutako '4.0 erakundeak - Teknologiatik haratago' izeneko jardunaldiaren ospakizuna hartuko du.

Erakundeetako ordezkariek eta 4.0 ekosistemarekin eta enpresen digitalizazioarekin lotutako adituek parte hartuko dute topaketan, hitzaldi-bloke, mahai-inguru eta lan-dinamika ezberdinetan banatuta. Helburu nagusia pertsonek 4.0 mundura egokitzeko duten gaitasunari eta trantsizio horren eta aurrerapen teknologikoak hartzearen eraginari buruzko esperientziak partekatzea da.

4.0 erakundeak - Teknologiatik haratago jardunaldiaotsailaren 27an hasiko da, osteguna, 09:30ean Izarra Centre eraikineko bosgarren solairuan. Erakundeen ongietorria egingo da lehenbizi, eta bertan izango dira Innpulso Sareko presidenteak, Juan Carlos Abascal alkate ermuarra eta Jordi Ballart (Terrassako alkatea), Teresa Riesgo Berrikuntzako Espainiako Idazkari Nagusia, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua, eta Mikel Amundarain Eusko Jaurlaritzako Industria Garapeneko zuzendaria.

Eguneko lehenengo hitzaldian trantsizio digitalaren aurrean erakundeek dituzten erronkak eta ezagutzaren gizarteko pertsonak izango dira mintzagai, eta jarraian, alor ezberdinetako adituen bi panel burutuko dira: batetik, ‘Erakundeak laugarren industria iraultzaren aurrean - industria eta Administrazio Publikoa’ landuko da, eta bestetik, ‘Laugarren iraultza industrialaren erakunde bultzatzaileak - Konponbide teknologikoen eskaintzaren ikuspegia’.

13:00etan taldekako lan dinamikak hasiko dira, parte-hartzaileen artean esperientzia eta iritzi ezberdinak partekatu ahal izateko, eta jarraian, adituen azkeneko mahai-ingurua egingo da, industria eta administrazio publikoaz aritzeko.

Jardunaldiari amaiera emateko, Esther Lopez Terrassako Udaleko Berrikuntza Zuzendariak egunak emandakoaren ondorioak azalduko ditu, eta networkingari bide emango dio, parte-hartzaileek euren ikuspuntuak, bizitakoaren inpresioak eta esperientziak partekatzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute galdetegi honetan. Partaidetza doakoa da.

Innpulso Sarearen barne-jardunaldia

Ekitaldi orokorra baino egun bat lehenago, hilaren 26an, Innpulso Sareko kide diren hirietako ordezkariekin tailerrak egingo dira, topaketako gai nagusiak landu eta prestatzeko.

Izan ere, erakundeok 180 graduko aldaketa emateko unea iritsi da, ez bakarrik teknologikoki datorkigunagatik, baizik eta teknologia berriek eskatuko duten aldaketa kultural horretarako pertsonak prestatzeko moduagatik. Beraz, nola egokitu behar dugu antolakuntza-kultura, bizitzen ari garen iraultza teknologikoa onuragarria izan dadin pertsonentzat eta erakundeentzat?

Horretarako, eraldatu behar dugun antolaketa ereduaren inguruko hausnarketa egin beharko dugu, aldaketa egin eta teknologia berrietara egokitzeko, profil profesionalak zehazteko eta estrategien xedea eta ikuspuntua berrikusteko.