AMOREBIETA ETXANO. Amorebieta-Etxanoko Udalak Ametxen bidez jardunaldi espezializatu bat antolatu du naturari argazkiak eta bideoak ateratzeko. Jardunaldia 2020ko urtarrilaren 26an egingo da eta izena emateko epea datorren astelehenean hasiko da, uztailak 1. Plazak mugatuak dira.

Jardunaldiak 2020ko urtarrilaren 11tik 31ra egingo den argazki erakusketarekin bat egingo du. Erakusketa Zelaieta Zentroan egingo da, erakusketa-gelan, De Pedro argazkilariaren eskutik (Amorebieta).

Jardunaldira doazenek merkatuko markarik onenetako material fotografikoa eta behaketarako materiala izango dute. Gainera, sektoreko izen ezagunek parte hartuko dute 100 bat lagun Zelaieta Zentroan bilduko dituen ekitaldian. Ekitaldi honek argazkilaritzarako zaletasuna eta natura uztartu nahi ditu eta, aldi berean, sektoreko azken aurrerapenak ezagutarazi.

Interesatuta daudenek, posta elektroniko bat bidal dezakete beraien datuekin (izen-abizenak, NAN; helbidea, telefonoa eta e-posta) ondoko helbidera: nomadassinfronteraszornotza@gmail.com.

PROGRAMAZIOA

08:30 Agiriak eman

09:00 Hizlariak aurkeztu

09:15 Hides El Taray

Toledoko probintzian dagoen finka bat da. 1.100 hektarea ditu

eta han dago Tarayko urmaela. 20 ezkutaleku edo hide ditu urte guztian

txoriei argazkiak atera ahal izateko.

10:00 De Pedro Argazkilaria ? Angel Herraiz

De Pedro Argazkilaria Amorebietan denda duen familia enpresa bat da. Erreportaje

sozial eta industrialetan adituak dira, argazki zein bideoetan. FEPFIk

argazkilari maisu izendatu du eta Estatu mailako hainbat sari ditu. Azkena

2019an lortutakoa: Goya Fotografia Saria ezkontzen atalean.

Angel Herraiz

Irudiaren profesionala, Burgosko Argazkilarien Elkarteko gaur egungo

presidentea, FEPFIko argazkilari maisu instruktorea eta nazioarte mailako

hainbat sari dituena.

11:00 Atsedenaldia eta kafea

11:20 Foto Samar

Argazkilaritza sektoreko banatzaile garrantzitsuenetariko bat da, 70 urte baino

gehiagoko esperientzia duena Bizkaian. Merkatuan dauden markarik ezagunenetako

argazkilaritza eta behaketako materiala erakutsiko digu eta hauen nobedadeak.

12:00 José Manuel Hiniesto

Kamera-operadorea, hainbat ikus-entzuneko egin dituena naturaren behaketa eta

kontserbaziora dedikatzen diren enpresentzat. Hainbat dokumental erakutsiko

dizkigu eta nola egin dituen azalduko digu.

12:45 Solasaldia, iritzi-trukea eta taldeko argazkia

14:00 Bazkaria

16:00 El Millarón

3.000 hektarea inguru dituen finka hau San Pedroko mendilerroan (Extremadura)

dago. Bere nekazalturismoan ostatu har dezakezu eta iberiar harraparien

populazio garrantzitsu bat ikusi eta argazkiak atera, bertako hide edo

ezkutalekuetatik.

17:00 Manuel Montero

Caceresko argazkilari hau hidrohide edo ur gaineko itxaronlekuetan aditua da.

Uretatik argazkiak atera ditzakegu ikusiak izan gabe, eta emaitza harrigarriak

lortu.