3.146.676 euro banatu egingo ditu aurten Bilboko Udalak dirulaguntzetan. Urtero bezala, Udalak dirulaguntzen programa jarri du martxan urte berriaren hasierarekin batera.

Elkarte interesdunek eskabideak aurkeztu ahalko dituzte gaurtik aurrera (urtarrilak 5, eguaztena) eta otsailaren 18ra bitartean, Bilboko Udalaren webgunean dagoen inprimakiaren bidez edo Herritarren Arretarako Bulegoetako Erregistroan (aurretiazko hitzordua eskatuta).

Izapidetzea errazteko, eskatzaileek tutoretza-gida interaktibo bat dute eskura udal webgunean, pdf formatuan; eta, gainera, zalantzarik izanez gero, telefonoz egin ditzakete kontsultak, 944.010.010 / 010 zenbakian, 08:00etatik 20: 00etara, astelehenetik igandera.

2022KO DIRULAGUNTZAK, XEHEKATUTA

2022ko deialdirako, guztira, 3.146.676 euro bideratu ditu Bilboko Udalak dirulaguntzetara, 11 esparrutan eta 24 jardute-ildotan banatuta:

GARAPENERAKO LANKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEAK

Eremu horrek 2.250.376 euro ditu, 6 lerrotan banatuta:

  • Garapenerako nazioarteko urteko lankidetza. Helburu nagusi gisa gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 655.000 euro
  • Garapenerako nazioarteko urteko lankidetza. Helburu nagusi gisa inbertsioa duten proiektuetarako programak: 600.000 euro
  • Garapenerako nazioarteko urte anitzeko lankidetza. Helburu nagusi gisa gastu arrunta duten proiektuetarako programak: 335.376 euro
  • Garapenerako nazioarteko urte anitzeko lankidetza. Helburu nagusi gisa inbertsioa duten proiektuetarako programak: 450.000 euro
  • Sentsibilizaziorako, gizarte-eraldaketarako hezkuntzarako, eta giza eskubideetarako urteko programak: 130.000 euro
  • Sentsibilizaziorako, gizarte-eraldaketarako hezkuntzarako, eta giza eskubideetarako bi urteko programak: 80.000 euro.

KULTURA

Guztira, dirulaguntza 129.200 eurokoa izango da, eta kultura-jarduerak sustatzen lagunduko du.

HEZKUNTZA

243.300 euro banatu dira, bi lerrotan:

  • Hezkuntza laguntzeko programak: 163.300 euro.
  • Eskola-igeriketa laguntzeko programak: 80.000 euro.

EUSKARA

Euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak 160.000 eurokoak dira, lerro hauetan bietan banatuta:

  • Eskola-programak laguntzea: 30.000 euro.
  • Euskararen erabilera sustatzea: 130.000 euro.

JAIAK

48.000 euro, Bilboko auzoetako jaietan inbertituko direnak.

IMMIGRAZIOA

35.000 euro, jardute-ildo hauetan bietan banatuta:

  • Etorkinen elkarteen funtzionamendua: 15.000 euro
  • Kulturartekotasuna eta gizarte-kohesioa sustatzeko programak: 20.000 euro

GAZTERIA

Dirulaguntza, guztira, 50.000 eurokoa izango da, xede hauetarako:

  • Haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako programa eta jardueretarako laguntza. 30.000 euro.
  • Gazte boluntarioentzako laguntza: 20.000 euro

INGURUMENA

Arlo horretako dirulaguntza 50.000 eurokoa da, honela banatuta:

  • Jasangarritasuna, mugikortasuna eta klima-aldaketa: 20.000 euro.
  • Auzoko bihotzak direlakoak hobetzea ingurumenaren eta gizartearen aldetik, 2030 Eskola Agendaren bidez: 30.000 euro.

BERDINTASUNA ETA GENERO-INDARKERIAREKIN AMAITZEA

79.000 euro bideratuko dira ildo horretara, honela banatuta:

  • Elkartegintza ahalduntzea: 20.000 euro.
  • Kontziliazioa eta erantzukidetasuna sustatzeko ekimenak: 17.000 euro.
  • Genero-indarkeria prebenitzeko ekimenak: 27.000 euro.
  • Sexu- eta genero-aniztasunaz sentsibilizatzeko eta LGTBIQ+ pertsonen kontrako indarkeria prebenitzeko ekimenak: 15.000 euro.

PARTAIDETZA ETA BARRUTIAK

20.800 euro, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta Udal Erregistroan izena emanda dauden auzo-elkarteen garapena bultzatzeko.

OSASUNA ETA KONTSUMOA

81.000 euro, osasuna sustatzeko programak laguntzeko.