Aurrekoetan egin bezala, Bilboko Udalak Bilbobusen linea berezi bat jarriko du berriro ere abenduan zehar Miribillako Bilbao Arenara joateko, bertan ospatuko diren ekitaldietara doazen pertsonentzat. Neurri honekin Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du herritarren artean. Beti bezala, behin behineko linea Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joango da.

Abenduan zehar Bilbao Basketen hainbat partida (Bilbao Basket - Río Breogán, abenduak 5; Bilbao Basket - Gran Canaria, abenduak 19; Bilbao Basket - Unicaja, abenduak 29) jokatuko dira, eta horrez gain Fair Saturdayko kontzertuak (abenduak 10 eta 11) eta abenduaren 18an ospatuko den beste ekitaldi bat ospatuko dira.

Horrela, abenduaren 5, 10 eta 11n, E7 lineak Plaza Biribiletik aterako da 10 minutuko maiztasunarekin 19:00etatik; 18an 16:00etatik;19an 11:30etatatik eta 29an 20:30etatik.

Ekitaldiak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean.