Suave bizkaitar taldea hautatu izan da VSB Tour bira egiteko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez. VillaSoundBilbao jaialdiko epaimahaiak aukera hau egin du eta horri esker, bizkaitar taldeak lau kontzertu emango ditu Madrilen, Bartzelonan, Valentzian eta Donostian aurten.

Kontzertu horietako bakoitzean, SUAVE taldeak hango bertako talde batekin batera joko du. VSB Tourren helburua da hautatutako taldearen eta haren talentuaren proiekzioa eragitea Bilbotik kanpora ere, eta beste hiri batzuetako talde gazte eta ospea hartzen ari diren batzuekiko harremanak eta sinergiak eragitea ere bai.

Bilboko Udalak VillaSoundBilbao jarri zuen abian 2020ko urrian, eta, ordutik hona, hainbat fase izan dira: lehenengoan, VillaSoundBilbao Fest izan zen, Bilborocken kontzertuak egin zituztelarik hasiera batean hautatutako 12 bandek; bigarrena, VillaSoundBilbao Mentoring fasea izan zen, non 12 talde horietako 6 hautatu baitziren, formazioa eta laguntasun profesionala jasotzeko (profesional (Suave, Martin De Marte, Nize, Silitia, Nun eta Ramona's First Evil Boyfriend), eta hirugarrena eta azkena, VSB Tour, amaiera emango diona Jaialdi honen lehen edizioari.

Gainera, iazko azaroan, jaialdi honen inguruan, VillaSoundBilbao Talk antolatu zen, jardunaldi ireki eta doako bat musikaren sektorearen gainean jarduteko eta gogoeta egiteko, eta, 2021eko maiatzean zehar, gorantz datozen taldeen kontzertuak antolatu ziren uri osoan zehar.

SUAVE

Suave taldeak jaialdiaren fase guztiak gainditu ditu, eta epaimahaiak erabaki du bera izatea Estatuan bira egingo duen taldea.

SUAVE artista-kolektibo bat da, 2020aren hasieran sortua, eta sorkuntzaren industriako era bateko eta besteko profil profesionalek eratua. Gaur den egunean, musikazkoa da, batik bat, haien proposamena, eta hainbat single dauzkate argitara emanda, eta oraintsu argitaratu dute debuteko beren bilduma, El Diccionario de las Flores izenekoa, bide berriak ireki nahi dituena Euskadiko hiri-musikaren eszenan.

Musika pop-elektronikozko proiektu garaikide eta independente baten moduan definitzen dute beren burua, norabide berri bat eman nahi liokeena euskal urban musikari, proposamen berritzaile eta sormenezkoekin. Argitaratutako abestiak hainbat generotara hurbildu dira, hala nola R&B, indie edo Pop-Rock, eta kolektiboak videoklipak egin ditu haietako batzuen inguruan, berak idatzi eta produzituta.

Joan den irailean eskaini zuten lehen zuzenekoa Bilborock aretoan, Bilboko Udalak antolatutako Musika Lokala zikloan. Urriaren 29an, beste kontzetu bat emango dute Bilborock-en, Freskure izeneko tokiko banden zikloaren barruan.