Gaur goizean, urriak 5, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Gazteria eta Kirol zinegotzi Itxaso Errotetak datozen bost egunetan Bilbon egingo diren Gazteen Europar Parlamentuaren hainbat saiotan parte hartu ko duten zortzi neska-mutilen ordezkaritza bat hartu dute udaletxean. Bost egun iraungo duen ekitaldiak Estatuko eta Europako hainbat herrialdetako 120 gazte baino gehiago jasoko ditu.

Bilera hori baliagarria izan da gazteek, Bilboko alkatearekin batera, beren kezkak eta ideiak Europaren ikuspegitik lantzeko. Aburtok gazte horien erronken aurrean duten konpromisoa eta ilusioa nabarmendu ditu, eta erakundeen politiketan eta ekimenetan parte hartzeko eta laguntzeko beharra azpimarratu du: "zuei entzun behar dizuegu, zuekin kontatu behar dugu Europako ekimenak, politikak eta balioak zaindu, sustatu eta zabalduko dituzten gizarteak eraikitzeko".

Saioak "Our power to transform" lelopean egingo dira, eta parte-hartzaileek gaurkotasuneko eta interes globaleko gaiei buruzko iritzia eman, eztabaidatu eta gogoeta egingo dute elkarlanean, hala nola Europak pandemiaren inpaktu globalean duen eginkizuna, errefuxiatuak Europan, klima-aldaketaren aurkako ekintzak, krisien eragina Europako ETEetan edo lan digitalaren modu berrien, artearen eta aisialdiaren jasangarritasuna pandemiaren ostean, besteak beste.

EUROPEAN YOUTH PARLIAMENT

Gazteen Europar Parlamentua irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta izaera hezitzailea du, eta Europako gazteen premiei aurre egitera bideratuta dago. Europako Parlamentuak pentsamendu kritikoa eta independentea izatera animatzen ditu gazteak, eta trebetasun sozial eta politikoak ikasten laguntzen die.

Hasiera-hasieratik, dozenaka mila gaztek parte hartu dute erakunde horren saioetan, eta sareak eta harremanak ehundu dituzte Europa osoan zehar. Gainera, Gazteen Europar Parlamentuak ekarpen paregabea egin dio europar batasunaren garapenari.

Gaur egun, Europako plataforma handienetako bat da eztabaida politikoari, nazioarteko topaketei, ikaskuntzari eta gazteen arteko ideia-trukeari dagokienez. Europako 40 herrialdetan baino gehiagotan du ordezkaritza, eta, horien artean, 5.000 boluntariotik gorako sarea osatzen da. Horiek 1.500 ekitaldi baino gehiago antolatzen dituzte urtean zehar, den-denak Schwarzkopf Foundation deritzonaren babespean.