BILBO. 660.000 euroko aurrekontua bideratuko ditu Bilboko Udalak Erdialdeko Amerikan lau proiektu garatzeko. Horretarako, 2021erako Garapenerako Lankidetzarako dirulaguntzen zati bat bideratuko du Udalak, Gobernu Batzordeak neurri hau onetsi eta gero.

Bilboko Udalak epe luzerako planifikatutako garapenerako lankidetza bat sustatu nahi du, eta lau urtean zehar gauzatuko diren proiektuak lagundu diruz, Udalaren epe luzeko laguntzaren bidez. Proposamenek, funtsean, honako xede hauek dituzte: ur hornidurako eta saneamenduko azpiegiturak hobetzea Erdialdeko Amerikan, eta, zehazki, Chiapasen (Mexiko), Hondurasen eta El Salvadorren, eta, halaber, laborariei laguntzea Kolonbian, bake-akordioak sinatu osteko garaian.

Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziak berriro gogorarazi du "Bilboko Udalak duen konpromisoa garapenerako lankidetzaren aldeko laguntza emateko baldintzarik gabe eta jarraituki, are eta gehiago garai zail hauetan. Eta, guztiz axola handia duen kontua, txirotasuna mundu mailan gainditzea eta desberdintasuna tokian bertan gainditzea xede duten proiektuen bidez." Nazioarteko elkartasuna erantzukizun partekatua da, ezinbestekoa planetaren etorkizuna bermatuko bada."

Era berean, mundua zigortzen ari den pandemia egoera aipatu du, oso gako zehatza baliatuz, "pandemia hau eta beste batzuk gainditzeko, mundu mailan jardun behar dugu, konponbidea eta pandemia mundu mailan desagerrarazteko".

CHIAPAS, EL SALVADOR ETA HONDURAS

Ur hornidura eta saneamendua xede duten proiektuak Erdialdeko Amerikarako dira. Chiapasko Sierra Madre mendikatearen inguruko komunitate indigenak Mexikon, Cuyamel uria Hondurasen, eta Santa Marta kantonamendua El Salvadorren, horra norako diren dirulaguntzak.

Alde batetik, Lumaltik Herriak elkartearen proiektua, zeina Bochojbo, San Isidro, Mitzilon eta Ya'alchuch komunitate indigenek gauzatuko baitute, guztiak ere Mexiko hegoaldeko Chiapasko Estatukoak, Bilboko Udalak 202an diruz lagundutakoaren jarraipena da, eta El Puente erakunde solidarioak kudeatzen dituen lanak zabalagotu eta areagotu nahi dira beraren bidez. Udalak 209.993 euro emango ditu proiektu honetarako, zeina 2024an bururatuko baita.

Lan honekin, ur sistemak iragazkiz eta arazgarriz hornitu nahi dira, edateko uraz hornitu ahal izatea bermatzearren. Era berean, ur iturriak zaintzen laguntzen da, iturburuak egokituz eta iragazkidun garbitokiak ipiniz, hartara erreketan eta aintziretan xaboiak eragiten duen kutsadura gutxitzeko. Gainera, egurra aurrezten duten estufak jarriko dira, ingurumena zaintzeko beharraren inguruko sentsibilizazioari ekinez. Amaitzeko, emakumeek komunitate horietako baliabide hidriko eta elektrikoetan izan behar dituzten gaitasunak eta lidergoa sendotuko dira.

Beste alde batetik, Euskal Herriko Mugarik gabeko Ingeniaritza Elkarteak garatzen duen proiektua Santa Marta Kantonamenduan gauzatuko da, El Salvadorreko Victoria udalerrian; gainera, edateko uraren eta komunitate saneamenduaren sistemak eraikitzeko proposamenak egituratzeko modua emango da. Bilboko Udalak 210.000 euro jarriko ditu, proiektua gauzatzeko beharko diren hiru urteetan banatuta, 2024ra arte.

Era horretan, Santa Martako ur banaketa hobetuko da, zeren eta hango edateko uraren sistemak 20 urte baino gehiago baititu, eta 650 bizitegi hornitu behar baitzituen urez. 2000. urtean eraiki zenetik gaur arte, 175 familia inguru atxiki zaizkio sareari, eta sistema desorekatu egin da. Santa Martan ura ahalik eta hobetoen banatzea lortzeko, proposatu da banaketa-sare nagusi zaharraren zati bat aldatzea, eta haren ahalmena handitzea, eta, hala, etxeetan ura izango dute egun gehiagotan eta ordu gehiagotan egunero.

Halaber, bio-landareaskak eraikiko dira, bizitegietan eta komunitate-guneetan sorrarazitako ur grisak tratatzeko. Teknologia alternatibo horri esker, familiek aukera izango dute ur tratatua berriz erabiltzeko etxeko lanetan edo etxeko ortuak ureztatzeko, eta, hala, ura ingurumenari bihurtzeko inolako gai kimikorik gabe.

Beste alde batetik, Cuyamel Omoa urian, Hondurasen, birgaitu egingo da osoki edateko uraren sistema, eta ur hornidurako larrialdiko sistema seguru bat eraikiko da, inguru hartan ura boladaka urritzen den garaietarako. Bilboko Udalak 30.000 euro emango dizkio Bizkaiko Munduko Medikuak elkarteari proiektu hori garatzeko; ekitaldi honetan hasiko da, eta hiru urte garreneko amaituko dela jotzen da.

Cuyamel uriko bizilagunen bizi kalitatea hobetzearren, proiektu horrek kalitateko ura bermatuko die, zeren eta, Omoan igaro diren atzenengo bi ekaitz tropikalen ondorioz, edateko ura lortzea lan gaitza eta kostu handikoa bihurtu baita. Aurtengo proposamenaren xedea lehengo proiektuaren estrategiari darraio, "Hondurasen, Cuyamel ibaiaren erdialdeko arroan 5 komunitateren ur hornidurako eta oinarrizko saneamenduko sistema onargarri eta kalitatezkoetarako irisgarritasuna eta eskuragarritasuna hobetzea, 2018-2021".

KOLONBIAKO LABORARIEI LAGUNTZEA BAKE AKORDIOEN ONDOTIK

Laugarren dirulaguntza Kolonbian gauzatuko den proiektu bat diruztatzeko izango da, Cundinamarcako Departamenduan, hain zuzen. Lehen finantzatutako proposamen bati jarraituko zaio hemen ere, 2018an eman baitzen dirulaguntza proiektu honetarako: laborarien zeresan protagonista sendotzea lurraren inguruko bakerako eta elikagai eta nekazaritza sistema jasangarrietarako bidean, formazioaren, produkzio agroekologikoaren eta merkaturatze-kanal laburren bidez.

Udalak 208.814 euroko inbertsio bat bideratuko du, eta aurten, 2021ean eta 2024an egikaritzeko izango da. Proiektua Mundubat Fundazioak sustatzen du, eta aurre egin nahi die laborarien arazo latzei, haiek gaituz ikuspegi agroekologiko baten bidezko produkziorako, transformaziorako eta merkaturatzeko.

BILBOKO UDALAK TRANSFORMAZIO SOZIALAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU

Era berean, Gobernu Batzordeak erabaki du beste 25 dirulaguntza ematea, zeintzuek jotzen baita 210.000 euro egiten dutela, gizarte transformaziorako sentsibilizazioan eta hezkuntzan lan egiten duten entitateentzat. Bilboko Udala elkarlanean jarduten da oso askotariko gaien inguruko planetan, zeintzuk entitate hauek garatzen baitituzte, besteak beste: CEAR Euskadi, Mugarik gabeko Emigratuak, ACNUR, Kidenda, Euskadi-Kuba, Munduko Medikuak, UNICEF, Vicente Ferrer Fundazioa, Unesco Etxea, Etorkinekin bat eta Ellacuria Fundazioa.