BILBO. Txikizkako merkataritzaren sektorea gogor astindu du koronabirusaren pandemiak. Hori dela eta, Bilboko Udalak arropa eta zapaten eta larruzko produktuen sektoreari laguntzeko deialdi berri bat onetsi egin du.

Proposamen hau Bilbao Aurrera 2021 Planaren Jarraipen Batzordean planteatu da, eta batzordea osatzen duten talde guztiak ados agertu dira (EAJ/PNV, PSE-EE, EH/Bildu, Podemos eta PP).

Aparteko neurri berri horrek bat egingo du covid-19aren aurkako planean jasotako ekintza eta aurrekontuarekin. Guztira, 15 milioi euro baino zertxobait gehiagoko aurrekontua du.

Gaur onetsi den laguntza zuzenen poltsak 877.000 euro izango ditu, eta Eusko Jaurlaritzak emandakoen osagarri izango dira. Udalak bideratuko dituen laguntzen kopurua 1.000 eurokoa izango da 1 eta 9 enplegu arteko plantilla duten saltokientzat eta 1.500 eurokoa 10 langile baino gehiago dituztenentzat.

LAGUNTZA OSAGARRIAK

  • 1 eta 9 langile artean: Bilboko Udalaren 1.000 euro (+ Eusko Jaurlaritzaren 4.000 €) = 5.000 €, guztira.
  • 10 langile edo gehiago: Bilboko Udalaren 1.500 euro (+ Eusko Jaurlaritzaren + 4.500€) = 6.000 €, guztira.

Gaur egun, laguntza-sorta jaso ahal izango duten tipologia horretako 861 establezimendu daude Bilbon, gutxi gorabehera (EJSNren arabera).

Hauxe da aurrekontu-irismenaren kalkulua:

  • 1-9 langile dituzten establezimenduak: 829 saltoki X 1.000 € bakoitzak = 829.000 €, guztira.
  • 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduak: 32 saltoki X 1.500 € bakoitzak = 48.000 €, guztira.

Neurri berriak datorren hilabetean zehar jarriko dira indarrean.

BILBAO AURRERA 2021 PLANA

Bilbao Aurrera 2021 Plana urtarrilaren 29an sinatu zuten udal-ordezkaritza duten alderdi guztiek, eta iaz lehenengo aldiz abiarazi zen planaren —Bilbao Aurrera 2020— jarraipena da, zeina Covid-19 pandemia mundu osoan zabaldu zenean bultzatu zen.

Planak 15 milioi euro baino zertxobait gehiago izango ditu salbuespenezko 43 neurri aplikatzeko. Batik bat, ekitaldiko lehenengo seihilekoan aplikatuko dira gehienak. Aurreko planean martxan jarritako estrategiari jarraikiz, Bilboko Udalak Covid-19agatik gehien kaltetutako sektoreei lagundu nahi izan die krisialditik ahalik eta arinen suspertzeko proiektu estrategikoak landuz.

Gogoan izan behar dugu 2020. urtean laguntza zuzenen beste poltsa bat onetsi zela ostalaritzako sektorearentzat. Guztira, 3,2 milioi euroko aurrekontua bideratu zen orduan. Zenbateko horri dagokionez, azkenean 1.900 laguntza eman eta ordaindu ziren, hau da, 2 milioi euro baino zertxobait gehiago.

Laguntza zuzenen ekintza guzti horiek, berez udalari ez badagozkio ere, hiriko sektore batzuek aurre egiteko dituzten konplexutasun-egoera sendotzeko aktibatu dira. Osagarri gisa, halaber, bonuen programak abiarazi dira, Bilbao Aurrera Planaren ekintza garrantzitsuenetako bat.