Urtarrilaren 24an

Euskalduna Jauregiak Udal Musika Bandaren kontzertua jasoko du igandean

23.01.2021 | 04:00
Bilboko udal musika Bandak Euskaldunan eskainiko du 2021eko lehen kontzertua.

BILBO. Igande honetan, urtarrilak 24, goizeko 12:00etan, Bilboko udal musika Bandak hasiera emango dio neguko denboraldiko kontzertu zikloari. Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da. Denboraldia zazpi kontzertuz osatuta egongo da, eta horietako bost Euskalduna Jauregian egingo dira.

Sarrerei dagokionez, 5 euroko prezioa izango dute. Horiek Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, Euskalduna Jauregiaren webgunean, zein Kutxabankeko kutxazainetan eskura daitezke.

Bilboko udal musika Bandaren sorkuntzarako ahalmena eta moldagarritasun handia erakustea. Horixe da, hain zuzen ere, maskararen antzerki-kontzeptuan, dramaren eta komediaren arteko aldizkatzean oinarritutako "Maskarak" izeneko kontzertu honen helburu nagusia.

Horretarako, Bandako 45 musikarik baino gehiagok, J. Rafael Pascual-Vilaplana Zuzendari titularraren batutapean, zirkuko maskara, antzerkikoa eta bizitzakoa berekoa lokarri duten 5 obra interpretatuko dituzte, besteak beste: Charles Ivesen "The Circus Band", Igor Stravinskyren "Circus Polka", Vincent Persichettiren "Masquerade for Band op.102", Alfred Reeden "Othello. In Five Scenes after Shakespeare" eta Kenneth Heskethen "Masque".

Ikuskizuna, XX. mendeko abangoardiako musikaren aitalehenetako bat izan zenaren Charles Ivesen "The Circus Band" lanarekin hasiko da eta Igor Stravinskyren "Circus Polka" pianorako partiturarekin jarraituko da. Obra honekin, Bilboko Bandak Stravinsky-ren heriotzaren L. urteurrena oroitu nahi du, bera izan baitzen XX. mendeko arte sorkuntzako pertsonarik funtsezkoenetako bat.

Ondoren, Bandak XX. mendean pedagogiaren aldetik eraginik handiena izan duen konpositoreetako bat izan zenaren Vincent Persichettiren "Masquerade for Band" joko du. Segidan, Alfred Reed, konpositore estatubatuarraren heriotzaren 50.urteurrena ospatzeko, "Othello. In Five Scenes after Shakespeare" berak idatzitako obra entzungo da eta azkenik, maskararen esanahi historiko eta antzerkizkoari buruzko alegoria batekin emango zaio amaiera egitarauari: Kenneth Heskethen "Masque". Britaniar konpositore emankor honi esker, ikus-entzuleek musika tresnetarako moldaketa koloretsu batek nabarmentzen duen zoramen eta frenesi moduko batera sartzeko aukera izango dute.

Hurrengo emanaldia otsailaren 7an izango da, berriro Euskalduna Jauregiko Auditorioan. "Belgian Guidesen oroitzapenak" izenekoan Pascual Vilaplanak Norbert Nozy zuzendari belgikar gonbidatuari eskainiko dio batuta.

noticias de deia