BILBO. Bilboko Udalak bikaintasun akademikoa saritzen dituen 'Casilda Iturrizar andrea - Epaltzaren Alarguna' bekak banatu egin ditu gaur goizean 2019-2020 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako hamar ikasleren artean. Bilboko Udaleko Lehen Alkateorde Amaia Arregi eta Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi Koldo Narbaiza izan dira ekitaldian.

Hala, beken zenbatekoa 415 eurokoa da ikasturte bakoitzeko batxilergoko eta prestakuntza-zikloetako ikasketetan sartzen direnentzat, eta 905 eurokoa ikasturte bakoitzeko unibertsitate-graduetan sartzen direnentzat.

Beka jasotakoan, ikasleak beka eta haren dotazio ekonomikoa mantendu ditzake hurrengo ikasturteetan, modu automatikoan. Beka mantendu ahal izateko, ikasturte horretan batez besteko nota nabarmen edo baliokidea izan beharko da.

Arregik bere hitzaldian adierazi duenez, Casilta Iturrizar - Epalzaren alarguna bekak "aukera bat dira Bilboko ikasleen bikaintasuna eta gaitasuna publikoki aitortzeko", eta beka horiek lortzeko "lana, ahalegina eta erantzukizuna" ere behar direla azpimarratu du. "Balore horiek ezinbestekoak dira bizimoduan aurrera egin ahal izateko". Lehen Alkateordeak adierazi duenez, 10 bekadunak "gazte bikainak zarete, etorkizun oparoa duzuenak, eta espero dugu beka hauek pizgarri izan daitezela zuen formazioan aurrera egiteko, zuen jakintzak hain bikainki handiagotzen jarraitzeko, baina saiatuz, eta jarraitasunez, betiere".

Edizio honetan hiriko 38 ikastetxetako 242 ikaslek eman zuten izena guztira. Azkenean, hauek izan dira onuradunak:

  • Víctor Marcaida Rodrigo (CPEIPS Pureza de María HLBHIP)
  • Martín López Arandia (IES Miguel de Unamuno BHI)
  • Asier Pérez Baeza (IES Eskurtze BHI)
  • Haizea Carramiñana Rodríguez (CPEIPS Berrio-Otxoa HLBHIP)
  • Josu Hernando Núñez (IES Luis Briñas-Santutxu BHI)
  • Martina Mesas Arechaga (IES Miguel de Unamuno BHI)
  • Enara Teijido Sanz (CPEIPS El Regato HLBHIP)
  • Shadieva Lola Quintana de Miota (IES Miguel de Unamuno BHI)
  • Ixone Jiménez Rodríguez (IES Miguel de Unamuno BHI)
  • Ibai Cotillas Ibáñez (CPEIPS El Salvador HLBHIP)

Bekak eskuratu ahal izateko, DBHko 3. mailan gutxienez 8,5eko batez besteko nota izan behar dute ikasleek eta, ondoren, egoera berean dauden beste ikasle batzuekin lehiatu oposizio batean. 10 ikaslerik onenei ematen zaizkien bekak hurrengo urteetan ere jasotzeko, laguntzaren xede izan den ikasturtean "nabarmen" kalifikazioa edo horren baliokidea lortu behar da.

Azken urteetan hazi egin da beketara aurkeztu diren ikasleen kopurua. 2007an 90 ikasle aurkeztu ziren eta aurten 242. Horrek agerian uzten du Bilboko heziketaren bikaintasuna.