Hurrengo ostiralean

Bob Dylanen abestiak euskaraz entzungo dira Bidebarrietan

12.10.2020 | 16:36
'Bob Dylan gogoan' kontzertua jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak.

BILBO. Datorren ostiralean, urriak 16, Bob Dylanen abestiak euskaraz entzun ahal izango dira Bidebarrieta Kulturguneko Liburutegiko Areto Nagusian. Loraldia jaialdiaren barruan 'Bob Dylan gogoan' izeneko kontzertua eskainiko da. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik eskuratu behar izango da.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira helbide honetan.

Minnesotako konpositorea 'Blowing in the wind', 'A hard rain's gonna fall' edo 'Masters of War' bezalako himno garrantzitsuen idazlea da. Horiek bere abestien adibide bat besterik ez dira, gure historiako eta munduaren aldaketa kultural, sozial eta politikoaren une garrantzitsuenak biltzen dituztenak. Horrelako abestiekin, Dylanek Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2016. urtean.

Iker Diaz aktoreak eta Adolfo García Gorria perkusionistak omenaldia egin diote gure garaiko musikaren ezinbesteko irudi honi, letrak euskarara ekarriz, literatura eta perkusioa batu dituen ikuskizun berezi batekin.

#BILBAOUDAZKENA2020

Kontzertu hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenari atxikita antolatu da. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak kultura-sektorea babesteko apustu sendoa egiteko asmoa erakutsi du berriro ere, covid-19aren krisiak gehien eragindako sektoreetako bat den aldetik.

Hala, Udalak kultur planen bidez beteko ditu hiriko barrutiak udazken honetan, urrian eta azaroan.

Osasun-protokoloak zorrotz beteko dira #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren programazio osoan.

LORALDIA

Loraldia Jaialdia XXI. mendean euskararen kultura zabaldu eta sustatzeko beharrari erantzuten dion jaialdia da, eta aurten ere, Bidebarrieta Kulturguneak programako hainbat ikuskizun bilduko ditu.