Kiroldegiak

Udalak 6 milioi eurotik gorako inbertsioa egin du kirol instalazioak hobetzeko

Kiroldegietako jarduketen artean, nabarmentzekoak dira Txurdinagako eta Zorrotzako kiroldegietako estalkiak berritzea, hainbat gune girotzea edo makineria berria instalatzea

08.01.2020 | 11:47
Bilbao Kirolak.

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolaken bidez, 6 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2019an kiroldegiak eta udal kirol-instalazioak hobetzeko eta mantentzeko lanetan.

Jarduketen artean, estalkiak eraberritzea, espazioak girotzea, komunak berritzea, makineria berria eta kirol-materiala erostea nabarmentzen dira, besteak beste. Arraun Pabiloian eta udal futbol zelaietan ere jardun da.

Itxaso Erroteta Gazteria eta Kiroleko zinegotziaren hitzetan, "Bilboko Udalak urtero inbertsio-ahalegin handia egiten du uriko kirol-instalazioak mantendu eta hobetzeko". Zinegotziak gaineratu duenez, "gure konpromisoa kirola sustatzea da, pertsona guztientzako bizimodu osasungarriaren ohitura gisa, jarduera fisikoa garatzeko modu berrietara egokitutako espazio eroso eta kalitatezkoak ahalbidetuz".

JARDUKETAK KIROL INSTALAZIOETAN

Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak erakundearen bidez, zenbait motatako hobekuntzak egin ditu udal kiroldegi guztietan:

  • Artxanda: igerilekuko klimatizazioa berritzea eta kardio makina berrien hornidura fitness gimnasioetan.
  • San Mames: Obra amaitzea, kirol-materiala eta edukiera kontrolatzeko hornidurak, suteen aurkako sistemak eta komunikazio-ekipoak.
  • Deustu: komunak berritzea eta kardio makina berrien hornidura fitness gimnasioetan.
  • San Ignazio: erabilera anitzeko gela modernizatzeko material berria, orain arte bakarrik San Mamesen eskaintzen ziren jarduerak ahalbidetzeko: esekidurako entrenamendua eta Aerial pilates.
  • Errekalde: 26 bizikleta indoor hornitzea, bideomarkatzaile berri bat instalatzea, Bilbao Kirolak ez baitzuen bat ere, eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzen duten hainbat baranda ere jarri dira instalazioetan.
  • Txurdinaga: ikasteko gelaren eraikineko estalkia eraberritzea. Haren azpian daude kanpoko igerilekuetako aldagelak, kafetegia eta aipatutako ikasgela. Estalki berritu horrek hobetu egiten du eraikinaren babesa ezbehar klimatologikoen aurrean, eta handitu egiten du isolamendua. Gainera, basket eta minibasket saski berriak erosi dira eta kardio makina berrien hornidura fitness gimnasioetan.
  • Zorrotza: kiroldegiko estalkia eraberritu dute, eta eraikin nagusiaren eta hockey eta gimnasio pabiloiaren arteko kanpoaldeak estali dituzte. Gainera, erabiltzaileen segurtasuna hobetzen duten hainbat baranda ere jarri dira.
  • Miribilla: materialak berritzea, 26 bizikleta indoor erosita, eta erabilera anitzeko gelan beste ekipamendu batzuk berritzea, orain arte San Mamesen bakarrik eskaintzen ziren jarduerak ahalbidetzeko: esekidurako entrenamendua, Aerial yoga eta beste batzuk berriak, esaterako fit barra. Kardio makina berrien hornidura fitness gimnasioetan
  • Casilla: Pilates aretoa klimatizatzea eta soinu-ekipoak berritzea. Baita, Barra fit jarduera berria ezartzeko aukera ematen duen kirol materiala berritzea ere.
  • Atxuri: soinu-ekipoak berritzea.

Era berean, Mallonako B futbol zelaiko belar artifiziala berritu da, Artxandako futbol zelaietako ikasgeletan wifi sarea jarri da, eta Ibarsusiko zelaiaren inguruko hesia berritu da. Gainera, Udal Arraun Pabiloian aldageletako altzariak hobetu, kirol material berria jarri eta karbono zuntzezko batel berria erosi da.

Udal Arraun Pabiloian aldageletako altzariak hobetu dira, kirol-material berria jarri zaio eta karbono-zuntzezko batel berri bat erosi da, batez ere txikienak entrenatzeko, klubeko harrobiko taldeak sustatzen laguntzeko.

Gainera, inbertsioaren zatirik handiena, ia 3,8 milioi euro, instalazioen eta bertako zerbitzuen kalitatea mantentzeko inbertitzen da (garbiketa, elektrizitatea, lorezaintza zerbitzua, belar artifizialaren mantenua, besteak beste).

noticias de deia