30, 71, 75 eta 76 lineek ibilbidea aldatuko dute

Bilbobusaren linea indartuko du bihar udalak, David Bisbalen kontzertua dela eta

Linea berria Plaza Biribilaren inguruetatik irtengo da 20:00etatik aurrera 10 minutuko maiztasunarekin

09.02.2020 | 18:04
Paros en Bilbobus.

Linea berria Plaza Biribilaren inguruetatik irtengo da 20:00etatik aurrera 10 minutuko maiztasunarekin

BILBO. Horrela, bada, bihar, larunbata, E7 lineak PlazaBiribiletik aterako da 20:00etatik 10 minutuko maiztasunarekin eta DavidBisbalen kontzertua amaitzean. Orduan, autobusak Bilbao Arenatik(Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutiketa Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minuturaemango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetaragarraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengominutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, BilbokoUdalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-,tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekinkonektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasunaetorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago jaso nahi dutenek, geralekuan bertan lor dezakete, etabertaratu ezin direnek 010 informazio-telefono zenbakira deitu edotaudal-webgunearen bitartez jaso ahal izango dute.