BILBO. Bilboko Campos Elíseos Antzokian Harrapazank programak "Barrutik kanpora" ikuskizunarekin itxiko du bere XIV. edizioa. Ekitaldia hurrengo ostegunean izango da, hilak 10.

Ekitaldian, Harrapazank 2019ko talde irabazleek -Dance 21, Eztanda, Perfekta eta Eleder Magoa- aipamen bereziek -Iker Martin, Mizarne eta Garazi- eta Harrapazank-eko parte hartzaile ohiek ?M&M taldea, Ane Zugaza, Asier Martinez, Nerea Perez, Nagore Rondón, Vera Alonso eta Imanol Suso- parte hartuko dute.

Gainera, Iholdi Beristain Goazeneko aktorea eta Xabi Hoo gonbidatu bereziak izango dira ikuskizunean.

Horrela, guztira, Bilboko 43 artista gaztek parte hartuko dute, zeinak musikariak, magoak eta dantzariak baitira, besteak beste. Ikuskizunaren zuzendari lanean Ugaitz Alegria aktoreak dihardu, musika eta dantza arloko laguntzaileekin batera, hala nola Andrea Lopez dantzaria eta Xabi Hoo musikaria."

Doako ekimena da, baina gonbidapena eskuratu behar da webgune honetan.

Harrapazank egitasmo bat da, zeinaren xedea baita euskararen erabilera gazteen artean sustatu, esperientzia positibo eta parte hartzaileen bitartez gazteen motibazioan eragitea lortu eta gazteen gustuko ekintza parte hartzaile eta erakargarriak eskaintzea, betiere gazteen kolektiboa protagonista izanik.

Programa hau 12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da, eta, beraren bidez, haien gustuen araberako jarduerak eta esperientziak eskaintzen dira, euskaraz. Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak (euskararen aldeko kultur elkarteen federazioak) antolatzen dute, gazteen artean euskararen erabilera sustatu eta motibatzearren, modu erakargarri eta berritzaile batean.

Harrapazank programak hiru proiektu biltzen ditu, Bilboko gazteen artean ezagunak direnak: Harrapazank Eszena, Harrapazank Tailerrak eta Harrapazank Gamer Gelak.

Aurtengo edizioan, hiru proiektu hauek dinamizatzeaz gain, "barrutik kanpora" izeneko ikuskizuna sortu du (programaren goiburu orokorraren izena da, hain zuzen, "barrutik kanpora"), XIV. edizioko ekitaldiei amaiera emateko.