BILBO.

Zuzendari berrien lanak bildu dira ekimen honetan. Ikasleak eta duela gutxi lan mundura iritsi diren gazteak dira; hala ere, kalitate handiko proiektu independenteak aurkeztu dituzte. Ekimen hau aukera ezin hobea da Bilboko eta inguruetako gazteek ikus-entzunezkoen arloan duten gaitasun itzela erakusteko.

FILMAK

Heridas Invisibles

Jon Irizar Merino (Bilbo, 1997). Iraupena: 4'

Jon graduatu berria da eta Trazos arte digitaleko eskolako ikasle izango da. Aspalditik argi dauka bere pasioa efektu bisualak eta postpodukzioa, oro har. Denbora asko erabili du gai hau ikasten eta bere proiektuetan islatzen. Gradu amaierako lana baliatu zuen Heridas Invisibles egiteko eta ikasitakoa istorio handi bat kontatzeko erabili zuen. Lan-esperientzia, TAOM ekoiztetxean.

Haizea

Jon Mikel Gutiérrez (Bilbo, 1996). Iraupena: 11' 02"

2018an Ikus-entzunezkoen Komunikazioaren arloan graduatu zen EHUn eta ekoizpen-laguntzaile sartu zen serie digitalen A FILM TO KILL FOR ekoiztetxean; besteak beste, SERIESLAND (aurten bosgarren edizioa) jaialdiaren atzean dago ekoiztetxe hori. Ordutik, sareko Otsoen Lurraldea (2. denboraldia) eta Zure Txanda da serieetan aritu da ekozpen-laguntzaile modura eta gidoigile aritu da Soberbio filman, Argentinarekin koprodukzioan egindakoa eta garapen-fasean dagoena.

Night Car

Ibon Calleja Ortiz (Bilbo, 1997). Iraupena: 9' 37"

Ikus-entzunezkoen Komunikazioaren arloan graduatu berria, une honetan Madrilgo Zine Eskolan (ECAM) ari da ikasketak egiten. Azken urteetan ikasketak eta era guztietako errodajeak uztartu ditu. The Last Heart, Corre, Pronto para decir Adiós, Zure Ideiarekin Jarraitu eta ¿Hasta cuándo Gaztelugatxe? film laburrek esperientzia baina, batez ere, sortzen jarraitzeko grina eman diote. Night Car da zuzendari moduan egin duen lehenengo proiektua.

¡Voy Madrid!

Iñigo Larreina Arbide (Arrigorriaga, 1995). Iraupena: 22' 13"

EHUn graduatu zen 2018an. Une honetan, eta ia orain dela hiru urtetik, modu profesionalean dihardu kirol argazkigintzan orokorrean eta bereziki futbolaren eta motorraren arloan. Azken urte hauetan, ¡Voy Madrid! dokumentalaz gain, hainbat ikus-entzunezkotan parte hartu du, bai fikzioaren zein ez-fikzioaren arloetan: Triaddict, Euskal Herriko triatloiari buruzko dokumental bat, 2016an; Bahira, dokumental labur bat ASPACE Bizkaiarekin lankidetzan eta Lume, fikziozko film laburra Galiziako 2017ko suteei buruzkoa. Horiek dira bere azken lanetako batzuk.

MORTUALIA

Iraide Larrazabal Herrero (Portugalete,1996). Iraupena: 6' 28"

EHUn Ikus-entzunezkoen Komunikazioaren arloko ikaslea eta makillatzaile freelancea da, prestakuntza Barakaldoko Arte eta Estilo ile-apaindegi eta estetikako akademian jasota. Une honetan, Ikus-entzunezkoen Muntaiaren arloko graduondoko ikasketak egiten ari da Pompeu Fabra Unibertsitatean. Serieak eta artearekin lotutako oro ditu maite.

BIENVENIDA

Ager Mendieta (Laudio, 1995). Iraupena: 9'

Zinezale amorratua. BUAP Mexikoko Pueblako Unibertsitate Autonomoan ikasi zuen. Han tailer batean parte hartu zuen, Fernando Eimbckerekin eta ondoren, hainbat proiektutan jardun zuen, besteak beste: Vías del tiempo, la petite mort, Tres Bragas, Mi filia es la tuya, Betray, eta Tótem.

ARBITRAN

Irene Herrero del Valle (Bilbo, 1995). Iraupena: 20'

EHUko Ikus-entzunezkoen Komunikazioaren arloko graduatua, ikuspegi feminista batetik mezu kritikoa eratzeko ikuslearen interpelazio-moduak esploratzen hasi zen dokumentalekin. Azpimarratzekoa da Iragartze (2018, 8 min) film laburra zuzendu zuela, Thinking Football Film Festivaleko euskarazko bideosorkuntza-lanen lehiaketako proiektu irabazlea 2017an. Jaialdi hori Athletic Fundazioak eta Euskaltelek antolatutakoa da. Hainbat ikus-entzunezkotan lan egin zuen eta Fabricando Mujeres (2018, 75 min) dokumentalaren ekoizpenaren eta zuzeneko soinuaren ardura izan zuen. Dokumental hori Zinebiko 60. edizioan estreinatu zen. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Sorkuntzako Dokumentalen Teoria eta Praktikako masterrean La huella (2019, 25 min) filmaren zuzendaria da beste batekin batera.

Ekitaldiaren aurkezlea: Eriz Cerezo

Arte dramatikoan diplomatua ANIMA Eskolan (2015-2018). Aktore-lanak egin ditu zinean eta antzerkigintzan eta aurkezle ere izan da hainbat proiektutan. Prestakuntzaren arloan, ahotsa, gorputz-adierazpena eta dantza garaikideko zenbait tailer eta ikastaro egin ditu.

IDEIAK MARTXAN

Bilboko Udalaren Ideiak Martxan programaren barruan dago ekimena; programa horren helburua da gazteei laguntzea gazteentzako aisia-eskaintza osatuko duten ideiak eta proposamenak garatzen.

“Ideiak Martxan” programa 14-35 urteko gazteentzat da, eta proposamenak banaka edo taldeka aurkeztu ditzakete; taldeko kide bat gutxienez Bilbon erroldatuta egongo da.

“Ideiak Martxan” programan parte hartu nahi dutenek urteko edozein unetan bidal ditzakete euren proposamenak ideiakmartxan@bilbao.eus helbide elektronikoaren zein www.bilbaogazte.bilbao.eus webguneen bidez. Proposamenak jaso ondoren, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko teknikariek, sustatzaileekin batera, aztertuko dituzte ekimenaren interesa eta bideragarritasuna eta, ekimena gauzatzekotan, Udalaren laguntza izango du.