BILBO. Gaur egun, ostalaritzak sortzen ditu erabilera bakarrekobeirazko hondakinen % 51. Horretarako, 2020rako Europako legeriakezartzen dituen helburuak -% 50eko birziklatze-tasa- lortzeko etagizarte jasangarriagora begira jartzeko, ezinbestekoa daestablezimenduen konpromisoa. 2018an Bilboko birziklatze-tasa %46,79koa izan zen. Ecovidriok emandako datuen arabera, iaz Bilbon7.817 tona bildu ziren urian han eta hemen dauden 1.295edukiontzietan. 2017an baino % 4,10 gehiago.

Ecovidrioren laguntzarekin egingo den kanpaina honen helburua daBilbon beirazko ontzi-hondakinen gaikako bilketa areagotzea,kantitatean eta kalitatean. Baita birziklatzen ez dutenak erakartzeaeta errefusen edukiontzietara botatzen diren 5.000 tona beirabiltzea. Establezimendu birziklatzaileei gogoraraziko zaie zeinhondakin bota behar duten beiraren edukiontzira eta zein ez.

Kanpaina hau burutzeko, Bilboko ostalaritzako establezimenduetatikpasatuko dira jendeak ezagutu ditzan beirazko ontziak birziklatzearenarloko udak ordenantzak. Era berean, birziklapenak ingurumenarenarloan Bilbori dakarzkion onurez jabearazi nahi dira herritarrak.

Irailaren 20an, barikua, hasiko dira langile kualifikatuakestablezimenduetara bisitak egiten. Informazioa emateko eta premiakantzemateko lehenengo fasean establezimenduei edukiontziak emangozaizkie, sortzen dituzten beirazko hondakinen araberako edukieradutenak, beirazko ontziak birziklatzen laguntzeko; ondoren,auditoretzak egingo dira establezimenduek hondakinak behar bezalabereizten dituzten ikusteko eta arauak bete ezean, bigarren bisitaneskutitz izenduna emango zaie, birziklatzea derrigorrezkoa dutelaadieraziz.

Kanpaina honen bidez, hondakinak modu egokian bereizteko etakasuan kasuko edukiontzietan ?barruan, kanpoan utziz gero ezinbaitira birziklatu- uzteko eskatzen zaie ostalaritzakoestablezimenduei. Ostalaritzako establezimenduen laguntzaezinbestekoa da eredu jasangarriago bat eraikitzeko. Horregatik,aldez aurretik ekimenaren berri eman zaie Bilboko merkatarien elkarteguztiei eta Bizkaiko Ostalarien Elkarteari, horrela euren kideenartean kanpaina zabaltzen eta informazio ematen lagunduko dute.

Era berean, sortzen dituzten beirazko hondakinen araberakoedukierako edukiontziak emango zaizkie establezimenduei, beirazkoontziak errazago birziklatzen laguntzeko. Informazio-kanpainarenondoren, langile kualifikatuek modu egokian birziklatzen delaziurtatzeko bisitak egingo dituzte establezimenduetara. Hala ez bada,arauak betetzen ez dituztela ikusiz gero, isuna jarri ahal izangozaie arau-hauste larria egiteagatik. Kanpainaren helburua ez da diruabiltzea, baizik eta jendea jabetzea zein garrantzitsua denbirziklatzea eta, bestetik, beira-ontziak errefusen edukiontzira ezbotatzea.

Modu egokian birziklatzen duten ostalaritzako establezimenduenartean zozketa bat egingo da. Saridunek doako ikastaro batzuk eginahal izango dituzte Erriberako Merkatuan, Bilboko OstalaritzakoGoi-Eskolak emanda.

Bilboko Udalak, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailaren bidez,gaikako bilketaren ehunekoak areagotzea garrantzitsua delako jarri duabian kanpaina hau eta bide batez, eskerrak eman gura dizkie Bilbokomerkatarien eta ostalarien elkarteei, kanpainan laguntzearren.Ecovidrio izan dugu kanpainan laguntzen.

Bilboko Udalaren helburua da urian sortzen diren hondakinengestioa hobetzea; batetik, hondakin gutxiago sortuz, eta bestetik,sortzen diren hondakinak gaika bereiziz. Izan ere, une honetan 5.200tona beira errefusen edukiontziora botatzen dira eta kanpaina honenbidez lortu nahi da horietatik 2.500 tona, gutxienez, birziklatzea,hartara harro esan ahal izango dugu Bilboko ostalaritzakoestablezimenduen % 90 baino gehiagok konpromiso irmoa duela uriareningurumenaren alde egiteko, betiere bere enpresa-erantzunkizunetik.