Irailaren 2an

Expodistritok urteko laugarren hiruhilekorako programa aurkeztuko du

Ekimenaren helburua hiriko leku guztietara artea eramatea da

09.02.2020 | 13:47

Ekimenaren helburua hiriko leku guztietara artea eramatea da

BILBO. Artea hiriko edozein lekutara eramateko xedearekin, Bilboko Udalak sustatutako Expodistrito ekimenak urteko azken programa aurkeztuko du hurrengo astelehenean, hilak 2. Erakusketak hiriko hainbat Udaltegietan egongo dira ikusgai.

Oraingo honetan, Abandoko ?Elkano, 20?, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Burtsako eta Errekaldeko udaltegietara hurbiltzen direnek, argazkigintza eta arte plastiko bakarkako eta taldeko bederatzi erakusketaz gozatu ahal izango dute urtarrilera arte.

Urteko azken hiru hilabete hauetako egutegia, hiru pintura erakusketarekin eta egurrean zentratuko den erakusketa batekin hasiko da. Horrela, San Inazio-Ibarrekolandako udaltegiak, Bilbon bizi den Fang Xiao irakasle txinatarrak sinatutako pintura erakusketa jasoko du; San Frantziskokoak José Luis Manzaneten artelan aukeraketa jasoko du, eta Zirrimarra Artisten eta Artearen Adiskideen Elkarteak, 2001ean eratu zen elkartearen 18. urteurrena dela eta Castañosen ikusi ahal izango den talde erakusketa antolatu du.

Ikusleek irailaren 2tik 13ra Abandoko Udaltegian ikusi ahal izango duten laugarren erakusketaren protagonistak José Ignacio Fuentesek egurretan egindako irudiak dira. Ebanista lanbidez, egurraren inguruan duen ezagutza eta sentsibilitate artistikoa uztartu ditu, Bilbo eta bere ingurua erakusten duten artelanez osatutako bilduman. Erakusten duten zehaztasuna dela eta, argazkiak dirudite, erabili dituen lanabes bakarrak egurra, bisturia, pintzak eta formoia izan diren arren.

EXPODISTRITOko programazioak beste pintura erakusketa bi ere jasoko ditu. Irailaren 17tik 27ra Euskal Akuarelagileen Elkartearen erakusketa jasoko du. Bertan, ikasleek 2018/2019 ikasturteko tailerretan egindako lanak aurkeztuko dituzte ikusleen aurrean. Oso aukeraketa aberatsa izango da, lantzen diren gaiak eta akuarela lantzeko modua kontuan izanda. Urrian jadanik, Begoñako udaltegiak Bizkaiko Elkarte Artistikoko artisten 25 artelan bilduko dituen erakusketa jasoko du.

Urteko azken hiruhileko honetarako programazioa argazkigintzari buruzko hiru erakusketarekin osatzen da. Errekaldeko udaltegiak Laura Sanz de Marcoren proposamena jasoko du urriaren 16tik 30era. Bertan, argazkia eta pintura uztartzen dira, gure zentzumenak harrituko dituzten irudi iradokigarriak sortzeko. Azaroan jadanik, San Inazio ? Ibarrekolandako Udaltegiak Fair Saturday izenekoari eskainitako erakusketa jasoko du, Cristina Maruriren eta gonbidatutako beste argazkilari batzuen argazkiekin, Fernando Díez Varela, José López Lombardía eta Iñaki del Olmo, besteak beste.

Amaitzeko, artea eta memoria, iragana eta orainaldia, uztartzen dira ASKATASUNARTEren "Gurs Experience" erakusketan. Proiektua, Espainiako Gerra Zibilaren eta Bigarren Mundu Gerraren sarraskia eta, askotan, bizi osoa iraun zuen ezinbesteko exilioa jasan zuten pertsona guztien omenezko memoria historikoa, pertsonala eta kulturala da. Argazki erakusketa hori azaroaren 19tik 29ra bisitatu ahal izango da Abandoko Udaltegian.

Expodistrito programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

ERANSKINA / IRAILEKO AGENDA

Izenburua: Fang Xiao (Pintura)
Lekua: San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia
Egunak: irailaren 2tik 13ra
Lekua: Begoñako udaltegia
Egunak: irailaren 17tik 27ra

Izenburua: José Ignacio Fuentes (Egurra)
Lekua: Abandoko udaltegia
Egunak: irailaren 2tik 13ra
Lekua: Castañoseko udaltegia
Egunak: irailaren 17tik 27ra

Izenburua: Artisten eta Artearen Adiskideen Elkartea - Zirrimarra (Pintura)
Lekua: Castañoseko udaltegia
Egunak: irailaren 2tik 13ra
Lekua: Errekaldeko udaltegia
Egunak: irailaren 17tik 27ra

Izenburua: José Luis Manzanet (Pintura)
Lekua: San Frantziskoko udaltegia
Egunak: irailaren 2tik 13ra
Lekua: San Inazio-Ibarrekolandako udaltegia
Egunak: irailaren 17tik 27ra