BILBO. 'Eszena Kalera', kaleko antzerki eta arte zirkuitu nagusia, maiatzaren 3an hasiko da Euskadin. Guztira, 24 euskal konpainiek hartuko dute parte. Programazioak ikus-entzule guztiei zuzendutako 61 emanaldi jasotzen ditu.

Programazioak, ikus-entzule guztiei zuzendutako 61 emanaldi jasotzen ditu ?euskaraz, gaztelaniaz eta testu barik?, zirkua, clowna, dantza garaikidea, partaidetzan oinarritutako ekintzak, magia, musika ikuskizunak eta kaleko antzerkia, besteak beste.

Kultura Sailaren ekimenaren helburua, zenbait proposamen eszeniko auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta auzokideen partaidetza eta horrelako ikuskizunekiko harremana bultzatzea da, arte eszenikoetako bertako taldeei, batez ere, euren lanak ikus-entzuleei hurbiltzeko aukera eskaintzez gain. “Eszena Kalera” ekimenak “Bilboko Zirkuitua” programaren ?areto barruko emanaldiak? lekua hartu du, eta Bilboko Udalak kultur programazio deszentralizatuaren eta arte eszenikoei ematen zaien bultzadaren alde egiten duen apustua indartzen du

“Eszena Kalera” programan 24 konpainiak hartuko dute parte, ikus-entzuleei kalerako pentsatutako ikuskizunak eskainiz, 60 minutu edo gutxiagokoak, eta ezaugarri gisa kalitatea, eta umorea dutenak. Sarritan, ikus-entzuleen partaidetza ere sustatuko dute.

Hauek izango dira programan parte hartuko dutenak: Ameztu Produkzioak, Erradikalak gara (Ane Labaka ? Beatriz Egizabal), Eva Guerrero + Input Danza, Ganso & Cía, Garazi & Cía, Goitibera, Imaginaciones “Nai”, Kantu Kolore, Krego-Martín Danza, La Glo Zirko, Malicia Cía, Markeliñe, Panpotx Kultur Elkartea, Potxin eta Patxin, Puski, Txurruski eta Mariski, Sarini Zirko, Trapu Zaharra, Xilipurdi Antzerkia, Zanguango Teatro, eta baita magiako profesionalak ere, Toni La Sal y Dramagia, Imanol Ituiño, Hodei Magoa, Tor Magoa eta Txoborro Magoa.

Maiatzaren 3an Ganso & Cía eta Goitibera konpainien emanaldiak jasoko dituen Clown Zorrotzako hamargarren edizioaren barruan dauden proposamen biez gain, larunbatean, maiatzaren 4an, auzoetako kaleko zirkuitua hauek inauguratuko dute: Potxin eta Patxin ?12:00etan Indautxun?, Eva Guerrero + Input Danza ?18:00etan, Elorrietan?, Sarini Zirko ?18:00etan, Otxarkoagan?, Tor Magoa ?18:00etan, Zabalan?, eta Xilipurdi Antzerkia ?18:00etan, Indautxun?.

Programatutako 61 emanaldien artean poetikaz betetako lanak azpimarratu behar dira, eta horien ezaugarri nagusiak kalitatea, originaltasuna eta bat-batekotasuna dira. Horrela, beste proposamen batzuen artean, aurtengo edizioan berrikuntza dira Eva Guerrerok + Input Danzak eta Krego - Martín Danzak kanporako egokitutako dantza garaikide pieza batzuk; Xilipurdi Antzerkia umeak dantzan jartzen ahaleginduko da “Gaur jaia” proposamenarekin; horrez gain, kaleko antzerki konpainia garrantzitsuenetako batzuen ikuskizunak programatu dira, Markeliñe edo Trapu Zaharra taldeenak, adibidez, eta zirku garaikidea ere ikusi ahal izango dugu, Sarini Zirko eta Garazi Cía taldeekin eta mago ospetsu talde zabalarekin.

“Eszena Kalera” ekimenaren programazioari esker, urteko gainerakoan alor horretako eskaintza urria duten auzo batzuetan kaleko arte eszeniko ikuskizunez gozatu ahal izango dute, Olabeaga, Betolaza, Masustegi, Peñaskal, Bolueta, Uretamendi, Buia, Abusu, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuri auzoetan, adibidez.

Ordutegiei, lekuei eta egunei buruzko informazio guztia eskura dago jadanik www.kulturabarrutik.eus helbidean.