arratsaldeko 20:00etan, BBK Salan

Bilbok BBK Soinu Berriak talde-lehiaketaren bigarren jardunaldia jasoko du datorren ostegunean

Sua, The Owl Project eta Los Chivatos de Ana Frank taldeak izango dira ekitaldiaren protagonistak 

09.02.2020 | 01:16
The Owl Project, un grupo en expansión

Sua, The Owl Project eta Los Chivatos de Ana Frank taldeak izango dira ekitaldiaren protagonstak 

BILBO. Bilbok BBK Soinu Berriak talde-lehiaketaren bigarren jardunaldia jasoko du datorren ostegunean, hilak 25, arratsaldeko 20:00etan hasita, BBK Salan. Sua, The Owl Project eta Los Chivatos de Ana Frank taldeak izango dira ekitaldiaren protagonstak hain zuzen: Suaren rocka (20:00), The Owl Projecten popa (21:00) eta Los Chivatos de Ana Franken punka (22:00). Emanaldiak doakoak izango dira.

BBK Soinu Berriak-eko epaimahai adituak 94 proposamenen artetik hautaturiko (guztira 12) talde eta artisten artean daude Bizkaiko 3 talde hauek, eta berauen asmoa da Bizkaiko musika-talentu berriak aurkitzeko BBK-k antolaturiko lehen lehiaketa irabaztea. Hurrengo kontzertuak maiatzaren 9an eta 30ean izango dira. Eta final handia ekainaren 20an jokatuko da.

BBK-k lehiaketa honetan bertoko artista eta talde hauen zerbitzura ipini du bere musika-azpiegitura guztia. Beren sustapen-estrategian erabil dezaten, aretoan emango duten kontzertu osoaren ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute talde guztiek, eta irabazleak sari hirukoitza izango du: Bizkaia BIME Live International Music Experience-n joko du; 4 gaiko EP bat grabatuko zaio El Tigre estudioetan, Deustun; eta bideoklipa StereoZona kanalaren kontura. Bigarren sailkatuak 4 gaiko EP bat grabatzeko aukera izango du Deustuko El Tigre estudioetan.

Hautaturiko hamabi taldeak ?Pinpilinpussies (Rock), Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop)? adituen epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta bere originaltasun, nortasun, ahalmen, talentu eta karismaren arabera hautatu beharko dute bakarlari edo talde irabazlea.

Epaimahaian honako hauek izango dira: Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldaiturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

noticias de deia