izena emateko epea zabalik dago

Bilbok ikus-entzunezko baliabideei eta txalapartari buruzko ikastaroen edizio bat eskainiko du

08.02.2020 | 23:49
Kartela

BILBO.  Bilboko Udalak,  Tular Elkarteak Bilboko Udalaren lankidetzarekin, ikus-entzunezko baliabideei eta txalapartari buruzko ikastaroen edizio bat eskainiko du maiatzean.  Izena emateko epea gaurtik apirilaren 17ra dago zabalik, www.bilbao.eus webgunean.

Programaren barruan, ikus-entzunezko zenbait baliabide pixka bat hobeto ezagutzeko oinarrizko ikastaroa jasotzen da, bideo-sorkuntzari (maiatzaren 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30ean) eta maiatzeko astelehen eta asteazken guztietan argazkigintza artistikorako reflex kameraren erabilerari buruz eskainiko diren bi monografikok osatutakoa, biak ere Otxarkoagako udaltegian, lehenengoa 19:30etik 21:30era, eta bigarrena 20:00etatik 22:00etara

Gaikako blokeen arteko lehena bideo-sorkuntzari buruzkoa izango da, eta oinarrizko ezagupenak izan arren irudi digitalean esperientzia gutxi duten pertsonei dago zuzenduta. Horrela, ikastaroa bi partetan banatzen da. Lehenengoan pixka bat hobeto ezagutuko dira kameraren erabilera eta aukerak, bigarren pausoan bideo ediziora hurbiltzeko. Tailer horrek 18 euro balioko ditu.

Argazkigintza artistikoari buruzko monografikoari dagokionez, reflex kameren erabilera eta funtzioak ezagutzeko interesa duten pertsonei dago zuzenduta, argazkiak egiteko zein bideoa grabatzeko. Programan hainbat gai landuko dira, kameraren funtzionamendua, objektibo motak, gaueko argazkiak, erretratua, paisaia, argiztapen artifiziala, grabaziorako osagaiak eta edizioari eta muntaketari buruzko parte bat. Ikastaro horren prezioa 35 eurokoa izango da. Bi tailerrak egin nahi dituztenek beherapena izango dute prezioan, bien prezioa 45 eurokoa izango baita.

Prestakuntza horrez gain, txalaparta ikastaro intentsiboaren beste edizio bat ere antolatu da, hori ere Otxarkoagan, Ramón y Cajal ikastetxean, maiatz osoko eta ekaineko lehen hamabostaldiko astelehenetan eta asteazkenetan, 19:30etik 21:30era. Ikastaro berean maila guztiak ikasteko aukera eskaintzen da, irakasleak musika-tresna horren ezagutzaren maila guztiak hartzen baititu. Prestakuntzak 24 euro balioko ditu.

Ikastaroetarako izena eman dutenen kopurua eskaintzen den plaza kopurua baino altuagoa baldin bada, zozketa egingo da, apirilaren 29an, eguerdiko 12:00etan, Otxarkoagako udaltegian. Plazak eskuratzeko orduan lehentasuna izango dute 3. barrutian ?Otxarkoaga - Txurdinaga? erroldatuta daudenek eta Bilbon erroldatuta daudenek, beste herri batzuetan erroldatuta daudenen aurretik.