Basauriko kultur etxeak hainbat kontzertu antolatu ditu azarotik abendura bitartean. Udazkenari begira egingo den ziklo honek musika emanaldiak izango ditu, baita musikaren munduari buruzko erakusketa eta tailerrak ere. Oraingo honetan, musika-ziklo honek udaberrian egiten den ohiko zikloaren lekukoa hartuko du, osasun-egoeragatik ezin izan baita normaltasunez ospatu. Horrela, Udalak herrian musikari bultzada bat ematen dio, datozen hilabeteetarako aisialdi eta kultura planak proposatuz, oraingoan Musikari Jo!!! honekin.

Udazkeneko kontzertuak azaroaren 12an hasiko dira, Taberna Nagusian. Ainhoa Rinconek eta Ixone Mendietak eskainiko dute emanaldia (Ahora tocan ellas). 20:00etan izango da. Hurrengo egunean, San Migel elizan, 20:00etatik aurrera, BOSeko Hari-Laukotea Txirula eta Klarinetearekin taldearen txanda izango da. Abenduaren 1ean beste kon- tzertu bat antolatu da, 20: 00etan Ibaigane kultur etxean, baina oraindik zehaztu gabe dago joko duen bandaren izena. Basaurin ere izango da Meraki laukotea, bi emanaldirekin. Bata, abenduaren 3an Taberna Nagusian (20:00etan) eta bestea, 9an, Basozelai Gizarte Etxean (19:30ean).

Azaroaren 2tik 25era, (16:30etik 20:15era), erakusketa bat antolatu da Taberna Nagusian; Musika-tresna esperimentalen liburutegia. Gainera, haurrentzako tailerrak egongo dira. Horrela, La Basuk euskarazko rap tailerra eskainiko du 10 urtetik gorako haurrentzat. Abenduaren 15ean Pozokoetxe kultur etxean egingo da eta 17an Basozelai gizarte etxean, bi egunetan 17: 30ean. 6 eta 12 urte bitarteko haurrek ere musika tresnen tailer bat izango dute. Azaroaren 11n Pozokoetxe kultur etxean egingo da, 25ean Taberna Nagusian eta abenduaren 13an Kareaga Gizarte Etxean (17:30). Azaroaren 9an Eneko Etxebarrietarekin Taberna Nagusian eta 16an, 24an eta 26an Xabier Lizasorekin Taberna Nagusian, Pozokoetxen eta Basozelain.