Basauriko Udalak Agirre Lehendakariko argiztatze publikoa berritzen jarraituko du. Kasu honetan, energia-efizientzia hobetuko duten argiak ipiniko ditu, Arizko zubitik Nagusia kaleko bidegurutzerainoko zatian. Duela urte batzuetatik hona, Basauriko Udala udalerriko argiztapena hobetzearen aldeko apustu irmoa egiten ari da, herriko hainbat kaletako argiteria publikoa pixkanaka berrituz. Helburu horretan aurrera egiten jarraitzeko, Udalak lizitaziora atera du Agirre Lehendakariko zati batean argiak berri-tzeko lanen kontratua. Arizko zubitik Nagusia kaleko bidegurutzerainoko zatikoak, hain zuzen ere.

Oinarrizko lizitazio-aurrekontua 284.999 eurokoa da. Proiektu horri eta udalerriko beste toki batzuetako argiak berritzeko ekintzei esker, Basauriko energia-efizientzia hobetu nahi du Udalak, eta argiztatze-instalazio egokia lortu. Horrela, Udalak hainbat helburu ditu argiztapen publikoari dagokionez: efizientea eta egokia, bai ikuspegi luminoteknikotik, bai ekonomikotik, estetika eta funtzionaltasuna ahaztu gabe. Aipatutako kaleez gain, aurreko esku-hartzeetan honako argiak berritu dira: Nagusia kaleko zati bat (Miradoreetatik Agirre Lehendakariraino doana), Ibaigane Kultur Etxeko inguruneak eta Kultur Etxea bidegorriarekin lotzen duten bideak, Clemente Beltrán de Heredia, Pedro Bilbao, Nafarroa, Araba, Araba kale partikularra, Begoñako Andra Mari, Autonomia eta Agirre Lehendakariaren zati bat (Nagusia kaleko bideguru-tzetik Renfe geltoki azpiko tuneleraino) eta Piru Gainza. Era berean, Arizko Federico Mayo auzunea berriro urbanizatzeko fase bietan, argiztatze osoa berritu zuten.

Baina Basauriko Udalak eraikin publikoetara ere eraman du energia-eraginkortasuneko plana, eta ildo beretik ari dira lanean. Ez dira argiak bakarrik, energia eta kontsumo osoa baizik. Gobernu taldea egiten ari den lanaren beste adibide bat Artunduagako kiroldegian eguzki-panelak jar-tzea da. Ia, 800 panel instalatuko dira. Kirol-zentroak urtean kontsumitzen duen argindarraren % 30 ekoitziko dute eguzki-panel horiek. Horrelako instalazioak beste eraikin publiko ba-tzuetan daude ere.