Arratiako 'Tranbia Solidarioak' hainbat pertsonen basesa lortu du

Javier Barroetak, Xabier Aldamak edo Alex Txikonek bat egin dute 'Luzatu Eskua Pobreari' kanpainarekin

25.09.2020 | 01:12
Caritaseko laguntzaileek bultzatu dute ekimen hau.

Gero eta gutxiago falta da Tranbia Solidarioa Arratiara iristeko. Gutxinaka, Luzatu eskua pobreari ekimena aurrera doa, eta oraingoan, kanpaina solidario honek hainbat pertsona ospetsuen babesa lortu du. Momentuz, Javier Barroeta, Alex Txikon eta Xabier Aldama batu dira Caritas Arratiatik bultzatutako ekimen honetara. Ez dira bakarrak izango, eta antolakuntzatik dioten bezala, "pertsona gehiagok emango diote babesa".

Ekimenari dagokionez, azaroaren 14an, larunbatean, tranbia Arratiako herrietara itzuliko da. Tranbia metaforiko bat, alegia. Tranbia sinboliko honen bitartez, helburua haraneko herrietan dirua biltzea da, gero kausa solidario batera zuzenduko dena. Papa Franciscok deitutako IV. Behartsuen jardunaldia ospatzeko jarri dute martxan kanpaina hau Caritas Arratiako laguntzaileek. Ez du aurkezpenik behar. Alex Txikon, Lemoan jaiotako alpinista eta aizkolari ospetsua. Ez du zalantzarik izan ekimena babesterako orduan. Xabier Aldama Zulaibar Ikastegiko zuzendaria da, Arratiako lanbide eskolakoa. Berak ere bat egiten du Luzatu eskua pobreari kanpainarekin. Ekimen honetan parte hartzera animatu du Javier Barroetak ere. Lemoan jaio zen, txikitatik jostun izateko bokazioa du eta, bere heziketaren ondoren, jostun eskola sortu zuen. Urtero, goi joskintzako aurkezpenetara gonbidatzen dute Parisen edo Milanen.

Sirena joko du
 

14ean "tranbia zaharrak bere sirena berriro joko du, pobreziaren aurrean axolagabetasuna eta erosotasuna salatzeko helburuarekin", azaldu zuen Maribel Salcedo, Caritas Arratiako koordinatzaileak ekimena aurkezterako momentuan. "Ez zihoan azkarregi, baina leku guztietara heltzen zen eta guztiontzako lekua bazegoen", diote antolakuntzatik.

Ideia hori irudi egin eta gizarte inklusiboaren eredu zoragarria izan daitekela pentsatu dute, "non guztiak lekua dugun, eta gainera, bidai horretan ez da inor kanpoan gera-tzen, ez bere ideia erlijiosoengatik, ezta bere azalaren kolorearengatik".

Bidaia eta jardunaldia sostenga-tzeko, txartel solidarioak salmentan daude Arratia osoan, bi eurotara. Zozketa, Zeanuriko pilotalekuan egingo da ibilbidea bukatzen denean. Hori baino lehen, Arratiako herriak zeharkatuko ditu tranbia sinboliko honek, ekimen kultural eta musikal honetan.

Arratiako elizatik azaldu dute tranbia, oraingoan, furgoneta bat izango dela, baina tranbiaz mozorrotuko dena. Herri bakoitzetik pasatzeko orduan saiatuko dira erraztasunak ematen parte har-tzeko. Jendea tranbiaren etorrera itxaroten egotea da ideia.