- Etxebarrin ez dira San Juan suak piztuko. Normalean, urtero San Estebango Santa Ana elizaren ondoan, Kukullaga parkean eta San Antonioko Oleta kaletik dagoen zelaian egin ohi dituzte su hauek ekainaren 23an.

“San Juan jaietan, txokolatadak eta jarduerak burutzeaz gain, suak piztu ohi dituzten elkarte eta batzordeekin gaia eztabaidatu ondoren, aurten, osasun egoera dela-eta, ez dago ekitaldirik antolatzeko asmorik”, azaldu dute Udaletik.

Beraz, su hauek ez ospatzeaz gain, ez da bestelako jarduerarik izango, izan ere, pertsona asko bil ditzakeen edozein ekintza mota saihestu nahi delako segurtasun-neurri bezala. Datorren urtean San Juan gaua berriro normaltasunez ospatu ahal izatea espero da.