Etxebarri - Ekimenez beteriko eguna prestatu dute Etxebarrin Zuhaitz Eguna ospatzeko. Zuhai-tzen landaketa, txokolatada, erakusketa bat antolatu eta txikientzako tailerrak ere egingo dira datorren martxoaren 21ean. Etxebarriko Udalak Amezti Mendi Taldearen laguntzaz antolatu du jardunaldi hau eta goizeko 10.30etan hasiko da.

Goizean zehar 20 zuhai-tzen landaketa egingo da udalaren lursail batean; gerizondoak, hari tzak, lizarrak, astigarrak, ereinotzak,urkiak edo likidanbarrak, besteak beste. Parte hartzeko Udalaren Ingurumen Sailean izena eman beharko da, helbide elektroniko honen bidez: ingurumena@etxebarri.eus edota telefonoz (94 4267000). Ondoren, txokolatea banatuko dute, baina "horretarako bakoitzak bere katilua ekartzea eskatzen da, plastikoaren erabilera saihesteko", diote.

Gainera, txikienentzat ingurumen heziketa arloko tailerrak antolatuko dira 11etatik 14etara. "Bertan marrazketa eta eskulanak landuko dira, horretaz gain berdeguneak, itsasoa eta natura zain-tzearen garrantzia azpimarratuko da". Eta buka-tzeko, adin guztiei zuzenduta Planetan zure aztarna erakusketa bisitatzeko aukera izango da. - I. U.