Síguenos en redes sociales:

Tabirako udako igerilekua ireki da

Bonuak Durango Kirolak aplikazioan, webgunean eta Landako II bulegoan daude eskuragarri

Tabirako udako igerilekua ireki daD. U.

Durangarrek Tabirako udako igerilekuez gozatu ahal izango dute ostegun honetatik aurrera.Durangoko Udalak gaur goizean, ekainaren 18an, ekin dio udako denboraldiari, eta hiru hilabetez egongo dira zabalik, hau da, irailaren erdialdera arte.

Denboraldian zehar ordutegia ekainean, uztailean eta irailean 10:30etik 21:00etara izango da eta abuztuan 09:00etatik aurrera, horrela instalazioen erabilera ordutegia luzatuz.

Bestalde, instalazioetara sartzeko bonuak eskuragarri daude jada Durango Kirolak aplikazioan, webgunean eta Landako II bulegoan, herritarrek modu eroso eta irisgarrian eskuratu ahal izan ditzaten.

Instalazioek 1.900 lagunentzako edukiera dute aldi berean, eta ez dago egonaldi-mugarik, eta horrek egun osoan zehar erabilera malgua ahalbidetzen du. Gainera, hamaka-zerbitzua eta erabiltzaileentzako aisialdi eta dinamizazio programa eskainiko dira.

Ur-parkeak

Era berean, Tabirako eta Otamotzenako ur-parkeak ekainaren 15etik daude martxan, eta udalerriko udako aisialdi-eskaintza indartzen dute, bereziki bero handieneko hilabeteetarako egokituta.

Aldi berean, Tabira Kirolguneak bere eraldaketa-prozesuarekin jarraitzen du. Une honetan, hobekuntza lanak egiten ari dira, besteak beste iragazketa-gela berria eraikitzen eta eraikin zaharrak eraistea. Udako denboraldia amaitutakoan, hurrengo faseei ekingo zaie, hala nola aldagelak, kafetegia, erabilera anitzeko kantxa eta futbol-zelai berria eraikitzeari, kirol-instalazioak modernizatzeko eta haien funtzionaltasuna zein irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin.

Udalak udako denboraldian aisialdirako guneez gozatzera gonbidatzen ditu herritarrak.