Ermua Antzokiak lau estreinaldi eskainiko ditu aste honetan
Aretoak ‘El Poeta’; ‘Prime Crime: a true story’, ‘Boulevard’ eta ‘Maracuda’ filmak proiektatuko ditu
Astero bezala, Ermua Antzokiak goi mailako lau film proiektatuko ditu ostegunetik astelehenera bitartean. Aste honetako tituluak ‘El Poeta’; ‘Prime Crime: a true story’, 'Boulevard’ eta ‘Maracuda’ dira.
Ostegunean zineklubaren saioan ‘El poeta’ filma ikusi ahal izango da, Simón Mesak zuzendutako 120 minutuko ekoizpen kolonbiarra. Komedia dramatikoa da irakaskuntza eta alkoholismoa uztartzen dituen lana. Canneseko eta Donostiako Zinemaldian sariak jaso izan ditu. Filmak kontatzen du Oscar Restrepok poesiarekin duen obsesioak ez dio loriarik ekarri. Zahartua eta alderraia, itzalpeko poetaren topikoari men egin dio. Yurlady, jatorri xumeko nerabea, ezagutzeak eta bere talentua lantzen laguntzeak argitasun pixka bat ematen dio, baina poesiaren mundura bideratzea agian ez da onena.
Asteburua
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘Prime Crime: a true story’ Gus Van Santek zuzendu duen ekoizpen ipar amerikarra ikusi ahal izango da. Benetako gertaeretan oinarrituriko thrillerra da. Bankuak iruzurra bezeroari egin ondoren, Tony Kiritsis haren bulego batera joango da eta konpainiako presidentearen semea bahituko du haren lepoan gailu hilgarri lotuz.
Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Boulevard’ titulua da; aurten bertan estreinatutakoa, Sonia Méndezek zuzendu du eta 113 minutuko luzapena duen ekoizpen espainiarra da. Nerabezaroan gertatzen den drama erromantikoa da. Hasley bere amarekin hiri berri batera bizitzera doa eta bere azkenengo asmoa, aura arriskutsu eta iragan tragiko batean bildutako Luke gaztearekin gurutzatzea izango den arren, hala suertatuko da. Larunbatean 22:00etan eta igandean 20:30ean ikusi ahal izango da, hurrenez hurren.
Azkenik, gazte eta familientzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘Maracuda’. Ekoizpen errusiarra ikusi ahal izango da, Viktor Glukhushimek zuzendu eta iaz estreinatutakoa. Historiaurrean kokatzen den abentura zinta. Maracuda, buruzagi tribal errespetatuaren semea, bere aitaren itxaropenen mailan egoteko borrokatzen ari da. Probatzeko baso misteriotsuan abenturari aurre egin beharko dio, eta Tink txori estralurtar magikoarekin egingo du topo, elkarrekin abentura harrigarrietan murgilduko dira Harri Aroko basoan.