La Bolsa udal-eraikinak 'Bilboko Biodibertsitate Ezkutua' izeneko argazkien erakusketa jasoko du maiatzaren 28ra arte. Hiriko espezie minoritario, ezezagun eta ezkutuenen lagin bat jasotzen dituen lan hau Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatu du, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren laguntzarekin.

Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak esan du “erakusketa honen bidez natura Bilboko herritarrengana hurbildu nahi dugu; izan ere, hiriko bizimoduak, askotan, gure inguruan daukagun naturatik urrundu eta aldendu egiten gaitu".

Argazkiek espezie askoren laginak jasotzen dituzte, hirian bizi diren pertsona askorentzat ezezagunak direnak. Naturguneak ere agertzen dira, herritar gehienentzat ezezagunak, adibidez Bilboko ekosistemak.

Erakusketa

Erakusketak hiriko biodibertsitateak erabiltzen dituen habitat nagusiak jasotzen ditu, baita espezie minoritarioak ere. Maiatzaren 28ra arte bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 21:30era, eta larunbatetan, 09:00etatik 14:00etara.

Erakusketa honetarako Bilboko biodibertsitate bereziko 10 espezie aukeratu dira: liken bat, landare bat, hiru ornogabe, anfibio bat, narrasti bat, hegazti bat eta ugaztun bi. Gainera, laginak honako hauen argazkiak ere jasotzen ditu: zuhaitz-ekosistemak (baso autoktonoak eta baso-landaketak), ur gezako ekosistemak (ibaiak, errekak eta hezeguneak), belar- eta zuhaixka-ekosistemak (landazabala) eta hiri-ekosistemak (parkeak, lorategiak eta eremu eraikiak).