Ermua rock musikaren erdigunea izango da berriro datorren asteburuan. Larunbatean, maiatzaren 9an, 'Vértigo Rock' jaialdiaren hemeretzigarren edizioa ospatuko da. Edizio honetan hamar taldek hartuko dute parte.
Antolatzaileek kartela aurkeztu dute, honela definituz: "Anitza. Borrokalaria. Belaunaldiz belaunaldiko. Hasten diren bandak. Eusten dioten bandak. Eta agertokian adierazpen-espazio gisa sinesten jarraitzen duten bandak". Pertsona guztientzako jaialdi irisgarria, doakoa eta bihotzetik prestatua".
"2007az geroztik, edizio bakoitzak bezala, ‘Vértigo Rockek’ bere bidea sortzen du, inor imitatu gabe eta inor bezalakoa izan nahi gabe, talde gazteenei eta eredu autogestionatua oraindik posible dela uste duten eta jardunean mantentzen diren taldeei bide emanez" eransten dute.
Kartela
Kartelean buru dira 'Ezpalak' eta 'Anestesia' taldeak. Horrekin batera, plazako agertokian, 'The Lizards' eta 'GEM' ere arituko dira.
'Judash' eta 'Kreken' taldeek irekiko dute eguna, 12:30ean eta 13:30ean, hurrenez hurren. 14:30etik 16:00etara herri bazkaria egingo da plazan. Arratsaldean, akorderik rockeroenak itzuliko dira eszenatoki ezberdinetatik. Martxoaren 8ko plazan, 16:55etatik aurrera, "Staff', 'Dire End' eta 'Cobra' taldeek joko dute hurrenez hurren, bakoitzak 55 minutuko saioetan. 20:05ean "Konorte" ikuskizuna hasiko da kalean. Eta gauean, eguneko plater nagusia iritsiko da 21:00etatik aurrera plazako agertokian. 'GEM' taldeak txanda irekiko du, ordubete geroago 'The Lizards'-eko kideek lekukoa hartuko dute. 23:00etan, 'Ezpalak'-en ordua izango da, eta gauerdia pasata, 'Anestesia'-ren musikak itxiko du edizioa.