Síguenos en redes sociales:

'Ikigai', surfari buruzko dokumentala, ikusgai Sopelan

Apirilaren 15ean proiektatuko da, eta, ostean, mahai inguru bat egingo da protagonistekin

'Ikigai', surfari buruzko dokumentala, ikusgai SopelanS. U.

Surfak protagonismo handia izaten jarraituko du Sopelako Udalarentzat. Toki Garapen sailak urtean behin egiten diren kirol honetako mahai sektorialaren bileretan adostutako konpromisoei bultzada ematen jarraitzen du. Sopelako surfaren erreferente profesionalak ikusaraztea da helburu nagusia, eta sektorearekin lankidetzan egiten da. 

2025eko urrian, Toki Garapen sailak bultzada eman zion surfaren industriari, tokiko ekoizpeneko zinemaren bidez, eta sektore hori protagonista izan zen Sopela Surf Business Meeting jaialdiaren IX. aldiaren irekieran. Surfaren komunitatea, industria sektorea eta Sopelako biztanleriaren zati bat KameraquaZura eta itsasoaZuku eta Sensei tokiko zine emanaldiak ikusteko elkartu ziren, protagonistek eurek babestuta, eta, amaieran, mahai inguru parte hartzaile bat eskaini zuten. 

Toki Garapen sailak sustatutako 'Tokiko Surf Filmak' markapean, apirilaren 15ean, 19:00etatik 21:00etara, Igor Bellidok zuzendutako eta Taui Mediak ekoitzitako Ikigai dokumental berria aurkeztuko da Kurtzio Kultur Etxean. Dokumental hori joan den martxoaren 19an estreinatu zen Bilbao Surf Film Festivalen. Sopelak, baina, formatu berezi bat eskainkio du; izan ere, proiekzioaren ondoren, mahai ingurua egingo da Flama Surfboards eta Dur Wood Surfboards protagonistekin. 

Sopela, protagonista

Sopelan eta inguruetan grabatu da dokumentala, eta artisau-tailerretan egindako filmaketak, elkarrizketak eta itsas inguruneak uztartzen ditu, narratiba bisual intimoa eraikitzeko. Ekoizpena tokiko talde batek egin du, iraunkortasun-irizpideak kontuan hartuta. 

Euskal kostaldeko surfaren eta artisautzaren kultura batzen ditu proiektu honek, itsasoarekin eta lurraldearekin harreman estua duten pertsonen bitartez. Ikus-entzunezko lengoaiaren bidez jasangarritasuna, nortasuna eta sormena bezalako balioak zabaltzea du helburu.

Dokumentalaren aurretik, surfari buruzko bi film labur proiektatuko dira, Pablo Bordasen Violeta eta Jon Aspururen Mundaka.

'Ikigai' dokumentalaren kartela.

Sarrerak

Emanaldia gaztelaniaz izango da, eta sarrerak eskuragarri daude dagoenekoKurtzio Kultur Etxearen webgunean, hiru euroren truke.

Eder Garcia Toki Garapeneko zinegotziaren hitzetan: “Surfa funtsezko industria da Sopelan, 100 pertsona ingururi ematen die lana, eta tokiko ikus-entzunezkoen sektorea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da. Sopelan, tokian tokiko eta ikuspegi jasangarri batekin egindako lanaren laginak babestu eta balioetsi nahi ditugu, funtsezkoak baitira ingurune pribilegiatu hau mantentzeko. Ikigai dokumentalak, gainera, artisautzako materialen zaintzan eta sormenean jartzen du arreta, erreferentzia gisa nabarmendu beharko liratekeen balioak dira”.