'Hitzez eta Ahotsez' herri ekimena Durangora itzuliko da
Bi hitzordu antolatu dituzte apirilean eta maiatzean, Zugaza zineman eta Plateruenean
Euskarazko sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzea helburu duen 'Hitzez eta Ahotsez' herri ekimenak hamargarren edizioa antolatu du Durangon, bi urteko etenaren ondoren. Horrela, aurtengo egitarauak bi hitzordu izango ditu, apirilean eta maiatzean.
Lehen saioa apirilaren 16an izango da, 19.00etan, Zugaza zineman. Egun horretan ‘Lourdes Iriondo, Ez gera alferrik pasako’ dokumentala eskainiko da, Gerediaga elkarteak eta Hitzez eta Ahotsez taldeak elkarlanean antolatuta. Sarrerak 3 euroan egongo dira, eta emanaldia amaitzean solasaldi bat egongo da Inge Mendioroz Ibañez zuzendariarekin eta Idoia Garzes Aldazabal gidoilariarekin.
Bigarren hitzordua maiatzaren 15ean izango da, Plateruenean, irakurraldi girotuarekin. Aurreko edizioetako gaiak berreskuratuko dituzte, eta parte-hartzaileek testuak irakurriko dituzte musikari, bertsolari eta sortzaileen laguntzarekin. Irakurketak blokeka antolatuko dira, norberak sortutako edo aukeratutako testuekin, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 13ra arte eman ahal izango dute izena.
Temas
Más en Bizkaia
-
En imágenes: conferencia del fotógrafo Antoine d'Agata en el Museo de Bilbao organizada por Blackkamera con el apoyo del Instituto Francés
-
Un desprendimiento impide el acceso al bidegorri Lea Ibilbidea
-
El PNV de Ondarroa propone un plan integral para la renovación de parques infantiles
-
Elorrio abre el concurso del calendario municipal