Ugao-Miraballesko Udalak 6,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an
Kontuak EAJ-PNVren aldeko botoekin eta EH Bilduren kontrako botoekin onartu dira, eta oinarrizko zerbitzuak, berdintasuna, kultura, kirola eta herritarren arreta indartzea dute ardatz
Ugao-Miraballesko Udalak historiako aurrekonturik handiena izango du 2026an, 6.316.323,32 eurokoa alegia; hau da, aurtengoa baino %7,13 gehiago. Asteazken honetan goizean ospatutako osoko bilkuran onartu da, EAJ-PNVren aldeko zazpi botoekin eta EH Bilduren kontrako bi botoekin.
Ekaitz Mentxaka Ugao-Miraballesko alkateak positibotzat jo du "udal zerbitzuak hobetzen jarraitzeko eta gizarte arreta, kultura, kirola eta herritarren arreta bezalako funtsezko arloak indartzeko aukera emango diguten aurrekontuak onartu izana. Kontu arduratsuak dira, orekatuak eta unean uneko errealitate ekonomikora egokituak".
Udalak 509.470 euro bideratuko ditu inbertsioetara, eta hauek nabarmentzen dira:
- Udal gimnasioa handitzea (60.500 €) eta makinak erostea (48.400 €)
- Erretiratuen etxeko sukaldea eraberritzea: 46.470 €
- Segurtasun-kamerak: 20.000 €
- Gernika Enparantzako txandakako aparkalekuaren zoladura eta iragazgaiztea hobetzea: 85.910 €
- Futbol-zelaiko berrikuntzak: 40.000 €
- Landa-bideak hobetzea: 36.300 €
- Zabu berriak: 15.000 €
- Komun publikoa: 60.000 €
- Herritarrentzako kutxazaina eta txanda-kudeatzailea HAZen: 29.400 €
- Udalaren aplikazioa, herritarrek urteko 365 egunetan Udalarekin kudeaketak eroso egin ditzaten: 17.700 €
- Zebrabideak argiztatzea: 16.940 €
- Liburutegian liburuak itzultzeko kanpoko postontzia: 3.850 €
Zerbitzuen eta gizarte-politiken aldeko apustua
2026ko aurrekontuek funtsezko zerbitzuen aldeko apustu sendoa islatzen dute. Horrela, 1.197.000 € erabiliko dira bideak garbitzeko, lorezaintzarako, eraikin publikoak garbitzeko, hiri-hondakin solidoak biltzeko eta hainbat konponketa egiteko.
Gizarte-arloan, 409.000 eurorainoko partida desberdinak egokitu dira honako zerbitzu hauetarako, besteak beste: etxez etxeko laguntza zerbitzurako, gizarte-larrialdietarako laguntzetara, "Zainduz" programa edo adingabeentzako eta familientzako arretara.
Beste arlo batzuk ere indartu dira, hala nola kultura. “Jarduera soziokulturalen" partida nabarmen handitu da. Halaber, kirol-klubei eta kultura-elkarteei emandako dirulaguntzak % 13,19 igo dira. Berdintasun Sailak % 19ko igoera darama eta kirolean ere apostua nabaria da, 640.000 € dirulaguntzak eta inbertsioak kontuan hartu gabe. Kultura eta euskarak (702.000 euro) eta enpleguak (43.000 € prestakuntza eta tailerretarako) garrantzi handi izaten jarraituko dute.
Dirulaguntza eta laguntzei dagokienez, Gizarte Ekintza arlokoak alde batera utzita, 210.000 € bideratuko dira kirol-klubetara, kultura-elkarteetara, merkatarien elkarteetara, Ugaobonora, etab. Eta ikastetxeetara, inbertsioak alde batera utzita, 203.000 euro bideratuko dira.
Nabarmentzekoak dira, halaber, Gernika Enparantza pilotalekua egokitzeko exekuzio-proiektuaren idazketa (14.520 €) edota ahozko memoria berreskuratzeko proiektua (18.150 €). Azken ekimen honen helburua da udalerriko bizilagunen testigantzak eta bizipenak kontserbatzea eta balioestea. Helburua da istorio horiek ahanzturan ez erortzea eta, horrela, Ugao-Miraballesen nortasuna eta oroimen kolektiboa babesten jarraitzea. Honez gain, Eusko Jaurlaritzaren alokairu-programa publikoetarako etxebizitzak birgaitzeko laguntzetarako aurreikusitako 10.000 euro, Herri Kroserako partida mantendu egin da (9.200 €) eta txakur-gorozkien kontzientziazio-kanpaina (5.000 €) bat ere egingo da.