Datorren ostegunean, abenduaren 18an, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Ángel Pascual eta Iñigo Santisteban psikologoek hitzaldi berezi bat eskainiko dute Sestaon. Gizarte Ekintza sailak antolatuta, psikologoek doluari eta erreakzio emozionalei buruzko hausnarketa partekatu bat egingo dute Sabina de la Cruz udal liburutegiko ekitaldi aretoan. Hitzaldia pertsona maitatu baten galerarekin bizi diren familiei bideratuta dago bereziki.
Ángel Pascual psikologoa doluan aditua da eta Iñigo Santiesteban San Juan de Dios Ospitaleko zainketa aringarrien unitateko psikologoa. Udal-egoitzak etengabeko lankidetzan dihardu dio ospitale horrekin, 2021ean lehen aldiz lankidetza-hitzarmen bat formalizatu zutenetik, La Caixa Fundazioaren "Gaixotasun aurreratuak dituzten pertsonentzako Arreta Integraleko Programaren" barruan. Programa hori joan den azaroan berritu zen, 2028ko abenduaren 31ra arte.
Lankidetza-harreman horri esker, 552 esku-hartze psikologiko indibidual egin ahal izan dira egoiliarrekin; "Zahartzearen bizipenari" buruzko 37 saio egin dira 2 laguntza-talderen bidez; doako laguntza emozionala eman zaie egoiliarren 16 senideri eta laguntza-talde bat sortu da langileekin "Emozioak maneiatzeko eta zaintza-egoerei heltzeko", zaintzaile gisa edo dolu-prozesuetan dituzten arazoei aurre egiten laguntzeko. "Profesionalaren autozainketa emozionalerako" tailer bat ere sortu da.
Gainera, egoitzako langileen eta San Juan de Dios ospitaleko psikologo profesional baten elkarlanari esker, laguntza-programak hauek garatu dira:
- "Bakardadea eta bizitzaren amaiera. Zurekin partekatuz". Bertan, bakardade-egoerak detektatzen dira eta, boluntarioen sare baten bidez, bizitza-amaieran bakardade-arriskuan edo -egoeran dauden egoiliarrei laguntzen zaie.
- "Arreta emozionala, soziala eta espirituala egoitzetan", egoiliarrei, senideei eta gure egoitzako laguntza-taldeari laguntza emozionala emateko.
Bereziki aipatu behar da dementzia aurreratuak dituzten pertsonei zuzendutako esku-hartzea, "Laztandu" izenekoa, Zainketa Aringarrien Espainiako Elkartearen Kongresuan aurkeztu dena 2024an eta 2025ean, eta "jardunbide egoki" gisa ere aitortua izan dena, Bizkaiko Foru Aldundiak aipamen berezia egin baitio 2023an, bere balio erantsiagatik, premia psikosozialen aurreko erantzuna indartu baitu, jarduera esanguratsuekin egokitutako espazioak eta interakzioak sortuz, harreman-aukeretarako iturri diren egoiliarren bizitza-historien arabera.
Zerbitzu horiek guztiak gehitu behar zaizkie Osakidetzarekin sinatutako hitzarmenari esker eskainitakoei, honako hauetarako aukera ematen dutenak:
- Egoiliarren historia klinikoaren erabilera partekatua, osasun-laguntza hobea emateko aukera ematen duena, bi erakundeetako profesionalek kontsultatu eta datu klinikoak txertatu ahal izan ditzaten.
- Sendagai-gordailu bat ezartzea, Barakaldo-Sestao ESIarekin kudeaketa partekatua egiteko aukera ematen duena, eta San Eloy Ospitalean esleitutako farmazialari bat izatea, gure egoiliarrei kalitatezko farmazia-arreta emateko.
Eta hiru urtez "ISO 9001:2015 kalitatea kudeatzeko sistemen ziurtagiria" berritzen laguntzen dute, erakundearen funtzionamenduan kalitate-sistema bat integratzen dela ziurtatuz. Sistema horren eraginkortasuna aldizka egiaztatzen da, dagozkion ekintza zuzentzaileak edo hobekuntzak ezartzeko.
Hori guztia ez litzateke posible izango eguneroko ahaleginarekin udal-egoitzan ematen den zerbitzuaz oso harro sentiarazten gaituzten langile guztien inplikaziorik gabe. Eta lan on horrek iragartzen dugun hitzaldi honen moduko ekintzekin ateak irekitzen ditu, profesionalen laguntza herritar guztioi eskaintzeko.